Konstelazio familiarrak Artez Hezten elkarteak Eltzian duen txokoan. Mª Luisa de Dios Garciak eskainiko du.
Autobusa urtarrilaren 10ean Ezin da gehiago luzatu lelopean Bilbon egingo den manifestaziora joan-etorria egiteko. Autobusa 15:00ean irtengo da Elgetatik eta 20:00etan itzuliko da Bilbotik. Izen-ematea Haizea tabernan.
'Avatar, fuego y cenizas' filma (AEB, 2025). Zuzendaria: James Cameron. Iraupena: 197 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Bi emanaldi gaur: 16:00etan eta 19:30ean.
Zootropolis 2 (Estatu Batuak, 2025, 107 min.) marrazki bizidunen filma izango dute umeek. Sarrera: 3 euro.
La voz de Hind filma (Tunisia, 2025, 89 min.) izango dute helduek. Kaouther Ben Haniak zuzendutako pelikulak kontatzen du Gazan auto batean harrapatuta geratu den 6 urteko neskato baten erreskatatzeko ahalegina. Sarrera: 5 euro.
Akira Yoshida & Ialy Ayguadé-k Together to get there dantza ikuskizuna taularatuko dute. Sarrera: zortzi euro.
Euskal Bastards, El Exterminio De La Raza Del Mono, Zetkin eta Degeneración Rock taldeak. Sarrerak, bost euro.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako KZgunearekin elkarlanean antolatuta 14 orduko ikastaroa. Urtarrilaren 7an hasita, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Gaia: Android gailuak erabiltzen ikasi. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 eta xalbadorpe@gmail.com.
Bergarako Taila Eskolako kideek euren lanak jarriko dituzte ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.