Hiru urtetik gorako umeendako. Euskaraz. Sarrera doan.
Oñatiko Sare Feministak antolatuta Martxoak 8 egunari begira. Korrika, bizikletan, oinez edo patinetan parte har daitekeen lasterketa. Bukatutakoan, etxeko emakumeei eta emakume entrenatzaileei omenaldia egingo diete
'Bizikidetza artearen bidez landuz' aurkeztuko da Antzuolan. 18:00etan, Olaranen.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatuta Arrakalak dokumentala emango dute eta gero solasaldia egin; bertan izango dira: Larraitz Arando eta Jone Arrazola. Mokadutxoa ere eskainiko dute bukaeran.
Helduek izango dute 50 sombras de Grey filma (Estatu Batuak, 2014, 125. min). 18 urtetik gorakoendako dago gomendatua. Sarrera, 4 euro.
Sarrera 15 euro (aurrez 12 euro). Mostra osorako bonoa, 30 euro.
GOIAZ! Foroak, Debagoieneko Lanbide Heziketaren Sareak, bigarrenez, bideocurriculum lehiaketa antolatu du. Martxoaren 20ra arte zabalik dago lanak aurkezteko epea. Bi kategoria daude: ikasleak eta gainontzekoak. Lehiaketaren oinarriak, gida eta material gehigarria www.debagoeina.eus web orrian aurkituko dituzu. Animatu eta egin zure bideocurriculuma! Sari ederrak banatuko ditugu GOIAZ! Azokan apirilaren 15 eta 16an.
1. Instalazioen dokumentu tekniko eta ekonomikoak. 2. Instalazioei buruzko dokumentu tekniko eta administratiboak prestatzea.
1. Laneko segurtasunaren eta osasunaren oinarrizko kontzeptuak. 2. Arrisku orokorrak eta haien prebentzioa. Larrialdietan eta ebakuazioetan egin beharrekoak. 3. Arrisku espezifikoen prebentzioa txirbil-harroketa bidezko mekanizazioan.
- Babes-ekintza motak. • Osasun-laguntza. • Berriro lanbideratzea. • Ezintasun, heriotza edo biziraupenagatiko prestazioak. 1Euskal Enplegu Zerbitzua • Bestelako familia-prestazioak. - Erreferentziako errentak prestazio batzuk kalkulatzean. • Eragin Anitzeko Errenta Adierazle Publikoa (IPREM). • Lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS). - Osasun-laguntza. • Erregimen orokorrean. • Erregimen berezietan. • Europako joan-etorrietan (Europako osasun-txartela). - Prestazio ekonomiko edo asistentziazko prestazio-motak. • Aldi baterako ezintasuna. • Haurdunaldiko eta edoskitzaroko arriskua. • Amatasuna. • Aitatasuna. • Ezintasun iraunkorra. • Baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak. • Erretiroa. • Zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko aseguruaren pentsioak (SOVI). • Heriotza eta biziraupena. • Kalte-ordain berezia oroharreko prezioan, lan-istripuko eta gaixotasun profesionaleko kasuetan. • Familia-prestazioak. • Ekintza terroristengatiko prestazioak. • Eskola-asegurua. • Langabezia-prestazioak (SPEE). • Bestelako prestazioak.
1. Metrologia. 2. Produktu mekanizatua egiaztatzeko teknikak. 3. Produktu mekanizatuaren kalitate-kontrola.
Positibitatea Lantzeko Tailerra. Otsailak 25 eta 26 doan probatzeko aukera, Animatu!
1. Piezen planoak eta sistema automatikoen eskemak CAD erabiliz egitea 2. Fabrikazio mekanikoko produktuak eta prozesuak CAD-CAM erabiliz diseinatzea 3. Mekanizazio-programak CNCan egitea
Takolo Goiru proiektuaren barruko lehen faseko lanak otsailaren 23an hasiko ditu Construcciones Amenabar enpresak. Lehen fase hori Arrasate pasealekuari dagokio, Foruen eta Udala plazen arteko tarteari. Bide zati hori kale bihurtuko dute, oinezkoei lehentasuna emanez eta bidegorria txertatuz. 1.135.000 eurokoa izango da aurrekontua eta obrek sei hilabete iraungo dutela aurreikusten da.
Otsailaren 4an hasi ziren Arrasateko San Josepe auzoko lanak. Bada, San Andres eta San Josepe kaleek bat egiten duten lekuan –Eskatu izenez ezaguna den eraikinaren atzean– eustorma bat jarri behar dute eta horregatik bihar, hilak 11, San Andres kalea itxiko dute. Obrek bi hilabete eta erdi iraungo dutela aurreikusten du Udalak; obrek iraun artean Araba etorbidea erabili beharko da.
San Andres auzoko Emasan emakume elkartekoek, besteak beste, joskintza ikastaroa egin dute 2013-2014 ikasturtean. Bada, ikasturteari amaiera ezin hobea emateko diploma banaketa "sinbolikoa" egin dute. Datorren urteko joskintza ikastaroa urrian hasiko dela iragarri dute; informazio gehiagorako deitu 606 04 94 81 telefono zenbakira (Cari).
Eskoriatzako Amuska Emakume Elkarteak teknologia berrien inguruko ikastaroak antolatu ditu martxorako. Interneten erabileran gehiago ikasteko helburuarekin, doako ikastaroak emango dira Aretxabaletako KZgunean.
Argazki erakusketa martxoaren 8ra arte.
Arrasate pasealekua kale bihurtzeko lanak hastear dira eta horretarako atzo, astelehena, errepide zatia erabat itxi zuten. Sei hilabete iraungo dute lanek, eta amaitzerakoan, oinezkoek zein bizikletek izango dute lehentasuna Udala eta Foruen plazan arteko errepide zatian; desbideraketen berri ematen duten seinaleak jarrita daude dagoeneko. 2014ko apirilean aurkeztu zitzaien proiektua herritarrei.
Korrika batzordeak bertso afaria antolatu du martxoaren 13rako. Uratz Alde elkartean egingo dute (21:00) eta Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Fredi Paya bertsolariak gonbidatu dituzte. Txartelak salgai daude Gurea tabernan eta Loramendi elkartean; prezioa da 18 euro Loramendiko bazkideendako eta 20 euro gainerakoendako.
Urtero legez, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekintza antolatu ditu Arrasateko Emakume Txokoak: "Aurten askotariko emakumeak elkartu gara eta taldetxo horrek antolatu du aurtengo egitaraua. Herritarrak animatu gura ditugu antolatu ditugun ekintzetan parte hartzera", adierazi du Larraitz Trojaolak.
Txapela eta Astuan Villa taldeak sailkatuta daude; beste bi txartelak lau talderen artean jokatuko dituzte.
. Barikuan, 19:00etan: Tzibaz United - Intxortas Crew . Zapatuan, 13:45ean: Txapela - Tzibaz United. Zapatuan, 17:00etan: La Kokotxa - Astuan Villa . Domekan, 16:30ean: Jaitxo - Nahaste Borraste