Gomiztegira bisita gidatua Pake Leku elkarteak antolatuta. Bisitaren ostean, gazta eta txakolin dastaketa egingo dute. Prezioa: 12 euro. Hilaren 27 aurretik eman behar da izena.
Garbigune ibiltaria berdura plaza ondoan egongo da gaur.
Isea S.Coop. eta Bailara Enpresa Elkarteak Raymond Torres ekonomialariarenhitzaldia antolatu dute, " Euskal ekonomia nazioarteko lehiakortasunaren testuinguru berrian" izenburupean.
Koskadak, atximurkadak, hitzez egiten den erasoa... nola kudeatu azalduko du Amaia Arrietak, euskaraz.
Landatxope Jubilatuen Elkarteak antolatuta, iktusari buruzko hitzaldia izango da eguenean, maiatzaren 29an, elkartean. Maitane Susperregi Salegi, AGIAC elkarteko erizain kolaboratzailea, izango da hizlaria.
Hainbat ekintza antolatu dituzte: 17:30 Mahai-ingurua: Jaialdiak, euskal eszena eta erronkak. Hizlariak: Kattalin Barcena, Lander Aznal, Jon Urzelai eta Beñat Etxebarria. 19:00 Bakarrizketa: Asier K eta Asier Galarza. 20:00 Kontzertua: Ki.imak.
Adineko Pertsonen Kontseiluak batzarra egingo du, eta hurrengo puntuak landuko ditu: Belaunaldien arteko egunaren memoria. Bakardade eta Bizikidetza alternatiba lantaldeen lana aurkeztu. Boletina: aurrerapenak. Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna: urriak 1. Informazio gehiagorako: pmartinez@mlagundia.org
Otsailetik egindako lanaren azalpena emango dute.
Arrasateko Ttakun txalaparta taldearen eskutik. Gaur, lehenengo saioa. Aurrez eman behar zen izena.
Dantza Astearen baitan bi erakustaldi izango dira: 18:00 Euskal dantzak, Leizarra musika eskolako dantza taldearen eskutik; Loramendi kaleko biribilgunean. 19:00 Sabel dantzak, Saray Al Jalila dantzariarekin, Belorrieta auzoan. Euria eginez gero Iturrigorri pilotalekuan.
Klarinete ikasleen emanaldia.
Joseba Egibarren Euskal Herria, mendiak eta lurrak ikus-entzunezkoa emango dute. Antolatzailea: Olaso dorrea.
Udalak antolatuta, ekainaren 23tik uztailaren 24ra egingo dira udaleku irekietan izena emateko epea zabalik da. 2-14 urte artekoendako. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena maiatzaren 30a baino lehen.
Matilde Sainz Osinaga margolari arrasatearraren akuarela lanak ikusgai.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.