Besteak beste, 2026-2027 ikasturterako proposatutako Zuzendaritza Batzorde berria aurkeztuko dute. Ostean, kafetxoa.
Bergarako Udalak eta Xaxau konpartsak jai-gunea Oxirondon jarriko dute; Bergarako Mugimendu Sozialistak, aldiz, Munibe plazan egingo ditu ekitaldiak. 11:30 Kuadrillen arteko baltsa jaitsiera, Naizarai Txarangak animatuta. 12:30 Kuadrillen arteko XVI. Olinpiadak, zezen-plazan. 12:30 Dantza gidatua eta musika Eingo taldearekin Espoloian. 14:30 Herri bazkaria Espoloian. Ondoren, Naizarai txarangarekin animazioa. 17:30 Haurrentzako Pin-Txo-Txef sukaldaritza erronka. Kaldaritza erronka Elikaenearen eskutik. 8 urtetik gorako haurrentzat. Haurrek egindako pintxoakdastatzeko aukera egongo da. Oxirondo azokan. 18:30 XXVIII. Bergara Hiria Pilota Txapelketaren finalak (neska zein mutiletan) Udal Pilotalekuan. 18:30 Gaztetxoentzako bigantxak zezen-plazan. 22:00 Gazte DJ saioa DJ Jonkass-ekin Espoloian. Xaxauren txosnako egitaraua 11:30 Baltsa jaitsiera. 19:45 Sari banaketa: baltsa eta frontenisa (Bedelkar). 20:00 Trikidantza erromeria. 23:00 Kontzertuak: Malko eta Marte Lasarte. 03:00 Egin kantu! BMSren txosnako egitaraua –Munibe plaza–: 22:00 Kontzertua: Ateri. 00:00 Rances. 02:00 DJ RVDA.
Jaikik antolatutako Dantza Astearen barruan GSR egoitzako egoilierrekinb batera dantza saioa izango da Mojetako lorategian.
'La isla de Amrum' filma (Alemania, 2025). Zuzendaria: Fatih Akin. Iraupena: 93 minutu. Gaur ikuslearen eguna da; sarrera da 4,50 euro.
Urrexolako Miruerreka baserrian eta Miruerreka eta Olate zentraletan eta Zañartuko Lamiategi zentralean kenduko dute. Aurrez abisatu gabe emango dute argia
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.