Areto futbol txapelketako finalerdietako azken bi txartelak aste bukaeran erabakiko dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mar. 5a, 10:30

Txapelketako azken emaitzak, azken jardunaldiko partiduak eta sailkapena.

Txapela eta Astuan Villa taldeak sailkatuta daude; beste bi txartelak lau talderen artean jokatuko dituzte.

Azken jardunaldira arte egongo da lehia Elgetako areto futbol txapelketan. Sei jardunaldiren ostean Txapela eta Astuan Villa finalerdietan dira matematikoki. Beste bi txartelak lau talderen artean jokatuko dituzte aste bukaeran: La Kokotxa, Jaitxo, Nahaste Borrasate eta Tzibaz United.

Antolatzaileek eman dute aste buruko partiduen berri

. Barikuan, 19:00etan: Tzibaz United - Intxortas Crew
. Zapatuan, 13:45ean: Txapela - Tzibaz United
. Zapatuan, 17:00etan: La Kokotxa - Astuan Villa
. Domekan, 16:30ean: Jaitxo - Nahaste Borraste

Goleatzaileen sailkapena

Pitxitxien sailkapenean Haritz Gallastegi da zerrenda burua 22 gol eginda. Mikel Beretxinagak hamasei gol egin ditu, Jaime Aeropeñak hamabost, eta Alex Ferrerek hamalau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak