Saroa Bikandi ipuin kontalariak Azalerako ipuinak saioa egingo du. Gurasoek haurrekin parte hartuko dute eta ahozkotasuna lantzeko kontu, kantu eta ipuinak transmitituko dizkie. Guraso eta haurrak elkarrekin giro goxoan gozatzeko aukera. 17:00-17:30, 0-2 urte arteko umeentzat. 17:45-18:15, 2-4 urte artekoak. Izena aldez aurretik eman beharko da; apirilaren 28an irekiko da.
Olalde pilota elkarteak antolatuta, Atzeko Txapelketa egingo dute hilaren 9an eta 10ean. 17:30ean hasiko da egubakoitzean, pilotalekuan.
Gure Esku ekimenak ekainaren 7an Bilbon egingo duen manifestaziora joateko autobuserako izen ematea eta material salmenta.
Ama alaben arteko harremanaren konplexutasuna lantzen duen lana. Sarrera: 3eurotan (aldez aurretik kiroldegian eta bibe.me webgunean)
Euskaraldiaren egitarauaren baitan Euskaldungak antzezlana Taulelak taldearekin. Euskaldun zaharren eta euskaldun berrien kezkak erakutsiko dituzte taula gainean umorea lagun.
Atxorrotx Kultura Elkartearen Egunaren harira, Añube (akustikoan) eta Fito Skins taldeak arituko dira Inkernu tabernan.