Goibekok bariku iluntzean egingo du Errigorako produktuen banaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko mai. 8a, 11:06

2025eko Errigora kanpainaren aurkezpen ekitaldia.

Ohi moduan, Ozkarbi elkartean egingo da banaketa. Goibeko Euskaltzaleen Mugimenduak egingo du bihar, barikua, 19:00etatik 21:00etara. Pozik dira euskara elkartean: "Elgetan produktu asko eskatu dira, sekula baino gehiago". 

Heldu dira Errigorako produktuak. Ozkarbi elkarteko biltegian daude eta bertatik egingo dute banaketa bihar, barikua. "Elgetan asko eskatu dira, inoiz baino gehiago. Horrek esan nahi du Euskal Herri osoarekin sintonian goazela. Sekula baino produktu gehiago eskatu dira eta sekula baino diru gehiago egongo da Nafarroako produktoreentzat eta baita Nafarroako Euskalgintzarako. Eskerrik asko!", esan dute Errigoratik ere.

Plaza barrenian egongo da Euskaraldiaren mahaia bihar 19:00etatik 21:00etara. Bertan egongo dira Goibeko elkarteko ordezkariak eta bertan galdetu behar da Errigorako produktuak jasotzeko. "Produktu asko duzuenok autoa bertaraino eramatea onena, seguruen", esan dute. "Produktuak jasotzeko egun eta ordua ez badira aproposak zuretzako, lasai. Jarriko ditugu gehiago", gehitu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak