'Abriri los ojos: lo que no estamos viendo en el nuevo orden mundial' izeneko hitzaldia egingo du gaur Susana Mangana gasteiztarrak, Goienagusik antolatuta.
Hondatutako etxeko trasteak konpontzen ikasteko saioa.
Odola ematera gonbidatu dituzte aretxabaletarrak. Horretarako autobusa izango da Durana kalean.
Gizonek nola parte har dezakete Emakumion Etxian? foro irekia izango da. Izena emateko: berdintasuna@onati.eus edo 688 785 247.
Itziar Rosadoren eskutik eta 2-6 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
Eskualdeko eta inguruko gazten dastaketa egingo dute. Anne Otaegirekin batera Behiekoko Judith ekoizleak hartuko du parte.
Idoia Madarieta psikologoak egingo du berba, osasun mentalari buruz hausnartzeko hitzaldi zikloaren baitan.
Pello Varelaren eta Juan Suarezen Mo: behi euskaldun baten memoriak komikiaren gaineko saioa, Igor Leturiak gidatuta.
Gure Esku ekimenak ekainaren 7an Bilbon egingo duen manifestaziora joateko autobuserako izen ematea eta material salmenta.
Euskaraldiari hasiera emateko ekitaldia izango da udaletxe zaharraren aurrealdean: txapak jartzea, mezuaren irakurketa eta Glutenbakuak taldearen kontzertua, besteak beste.
Hizlaria : Nerea Mendizabal Izen ematea: maiatzak 12a arte HEMEN Hizkuntza: Euskaraz.
Berenerrek antolatuta, Eguzki plakei buruzko bilera-irekia egingo dute.
Elgetako Euskaraldia batzordeak maiatzaren 14an egingo du hurrengo bilera irekia. Ozkarbi elkartera deitu dituzte herriko euskaltzaleak.
Joseba Azkarraga eta Txema Matanzas izango dira saioko hizlariak.
Zinegoak zinemaldiko hainbat filmen emanaldia.
Udalak antolatuta, ekainaren 23tik uztailaren 24ra egingo dira udaleku irekietan izena emateko epea zabalik da. 2-14 urte artekoendako. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena maiatzaren 30a baino lehen.
Jardunen bulegoan 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. San Martin plaza 2. zenbakian 18:00etatik 20:00etara.
Maiatzaren 23an egingo den Frontenis txiki egunerako izen-ematea zabalik da Haizea, Janela, Lola eta Bolatoki tabernetan. Lehen Hezkuntzako neska-mutikoendako proposamena da.
Oñatiko Margo Taldeak herriko dendetako erakusleihoetan jarri ditu taldeko kideen margolanak. Margolarien eta dendarien arteko ekimena izan da.
"Liderazgo: mejora la comunicación y la dinámica de tu equipo" izeneko 12 orduko ikastaroa emango du Gipuzkoako Merkatariak federazioak, Udalarekin elkarlanean, herriko dendariendako. Komunikazioa landuko dute bereziki. Sara Gonzalez coaching-ak emango du. Izena eman behar da: 943 42 55 57 edo helbide formacion@fmg.es.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Argazki erakusketa Ilatargi astronomia taldeak antolatuta; Unibertsoko mirariak kameratik begira.
Bergarako errotak Bolu-errota erakusketa izango da ikusgai Aroztegin. Irekiera ekitaldia, maiatzaren 10ean egingo dute Jose Mari Izaga eta Alex Rotetaren aurkezpenarekin 10:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |