Aizgorrira irteera Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta: Otzaurte - San Adrian - Liñategieta - Aitzgorri - Urbia - Arantzazu.
Ekainaren 15erako iragarri dute irteera eta Muruako harrobitik abiatuta lau bat orduko ibilbidea aurreikusi dute. Besteak beste Oketa mendia igoko dute. Izen-ematea zabalik da ekainaren 12ra arte, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp).
Kadete mailako lasterketa, Aloña Mendi txirrindulartiza sailak antolatuta. Gizpuzkoako txapelketa.
18 urtetik gorakoendako. Bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu.
18 urtetik gorakoendako. Izena emateko: 943-08 20 00.
Dorletako Ama Txirrindulari elkarteak antolatuta, igande honetan benjamin, alebin eta infantil mailako txirrindulari lasterketa jokatuko da Aretxabaletan. 10:00etatik aurrera bertan izango dira Dorletako Ama Txirrindulari taldekoez gain, Urola Garaia, Goierri KE, Peña Elorza, Elgoibarko LT, Lokatza ZE, Aloña Mendi KE eta Atxukale Txirrindu Taldeko txirrindulariak. Benjaminek 2 buelta eman beharko dizkiote ibilbideari. Alebinek 4 eta azkenik infantilek 6.
Egitaraua: 10:00 Haurrak batuko dira Zaldibarren eta Herriko plazara abiatuko dira. 11:15 Dantza erakustaldiak herriko kaleetan zehar. 13:30 Haur guztiak Herriko Plazan elkartuko dira. 17:00 Haur guztien dantza emanaldia, Herriko plazan. 19:00 Diskofesta Nemux taldearekin, Herriko plazan.
10:30ean, Parketxetik Gomiztegira, ibilbide irisgarritik 11:30ean, bisita Gomiztegin Izena emateko: 943- 78 28 94 edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus
Trinitate jaiak Araotzen. Hauxe gaurko egitaraua: 11:30ean, meza 12:00etan, otamena 12:30ean, haurren pilota partiduak eta barru herrikoia Ondoren, musikariak
Jubilatuen eguna gaur: meza, bazkaria eta omenaldia.
Euskal Herriko Peruarren Kolektiboak eta kartzela zaharrak antolatuda, Kunbia & Rocka Peruko diktaduraren aurka ekimena egingo dute. Hauxe da egitaraua: 12:30 Solasaldia + Peruko pintxoak 17:00 Kontzertuak: Olaya Sound Systemn eta Ingot Sarrera: zortzi euro.
Gipuzkoako Tripaki lehiaketaren III. edizioa eta Debagoieneko Lehenengo Tripaki lehiaketa. 18:00etatik dastatzea eta 19:30ean, sari banaketa.
'Cuatro paredes' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Ibon Cormenzana. Iraupena: 82 minutu. Sarrera da: 5,50 euro.
Elgetako argazki zaharren bigarren erakusketa ekainaren 12tik 22ra kultura etxeko erakusketa aretoan. Artxiboko boluntario taldearen eskutik. Ordutegia: Ekainak 12 - 18:00-20:00. Ekainak 13 - 18:00-20:00. Ekainak 14 - 11:00-14:00 eta 18:00-20:00. Ekainak 15 - 11:00-14:00. Ekainak 19 - 18:00-20:00. Ekainak 20 - 18:00-20:00. Ekainak 21 - 11:00-14:00 eta 18:00-20:00. Ekainak 22 - 11:00-14:00.
Arrasate Zientzia Elkartearen eskutik, Izandakoak erakusketa Kulturateko klaustroan, ekainaren 5etik 21era.
Ekainaren 13tik 29ra Bergarako XXXIII. Kirol argazkien lehiaketa erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.