Argia kenduko dute gaur goizean sarean hobekuntzak egiteko. Herri osoan kenduko dute baina hiru minututik beherako iraupena izango du mozketak.
Hitzaldia emango du Osakidetzak: Nola parte hartu bizitzaren amaieran eragina izango duten erabakietan. Nola irudikatzen duzu zure osasuna etorkizunean? Zer-nolako zaintzak izan nahiko zenituzke? Hizlariak: Jesus Millas medikua eta Felix Garcia erizaina.
Zaintza-sistema publiko komunitario baterantz hitzaldia ematen izango da Nerea Kortajarena, EH Bilduren programa idazkaria eta bozeramailea Eusko Legebiltzarrean.
Kukubaso elkarteak antolatuta basogintzari buruzko hitzaldia emango dute Itsasondoko alkate eta biologo Iñaki Aizpuruk eta mendi ingeniari eta Errez kooperatibako kide Markel Arriolabengoak.
Antzuolako Alardearen elkarteak, Alboradak txistulari taldeak, Oinarin dantza taldeak, Udalak eta hainbat herritarrek Alardearen batzordea sendotzeko eta Alardearen martxa aldatzeko egindako lan prozesuaren eta hartutako erabakien berri emango da.
2024-2025 ikasturtean jaiotako haurren gurasoek edo legezko tutoreek maiatzaren 10era arte egin ahal izango dute eskaera, aurrez aurre haur eskolan, edo online, www.haurreskolak.eus helbidean.
Jardunen bulegoan 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. San Martin plaza 2. zenbakian 18:00etatik 20:00etara.
Oñatiko Margo Taldeak herriko dendetako erakusleihoetan jarri ditu taldeko kideen margolanak. Margolarien eta dendarien arteko ekimena izan da.
Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin ikastaroa eskainiko dute KZgunean maiatzaren 5ean eta 6an 16:00etatik 18:00etara. Izen ematea itxasokultura@gorbeialdea.eus helbide elektronikora idatzita, apirilaren 30era arte.
Argazki erakusketa Ilatargi astronomia taldeak antolatuta; Unibertsoko mirariak kameratik begira.