Debagoieneko Mankomunitateak ematen duen zerbitzua da eta Elgetan eguenetan izaten da Aintzane Iturbe, 09:00etatik 13:00etara udaletxean. Kontaktua: 747 48 51 47 telefono zenbakira edota energiabulegoa@debagoiena.eus. Informazio gehiago hemen.
10:00etan, umeendako ekintzak 11:00etan, prozesio Santa Teresatik San Isidroraino 11:30ean, meza nagusia 12:15ean, sevillanak eta musika kontzertua 12:30ean, pintxo-poteoa 18:30ean, txosnen irekiera
Garbigune ibiltaria Olakua auzoan, autobus geltokiaren ondoan.
Humanitate eta Hezkuntza zientzien fakultateko jaia ospatuko dute ikasleek.
Leyre Canoren eskutik eta 6-11 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
Euskal Herriko filosofia zaleen sarea sortzeko autoeraketa prozesua. Aurkezpen batzarra.
Iñigo Astizen Monogamoak liburuaren gaineko saioa, Alex Gurrutxagak gidatuta. Liburuaren egilea egongo da saioan.
Euskarazko irakurle taldea batuko da, Alaine Agirreren gidaritzapean, Eider Rodriguezen Haragia liburua oinarri izanda.
Batzarraren ostean, hitzaldi irekia egingo du Leire Mugerzak. Mondragon: 2028rako bide-orria izango da hitzaldiaren izenburua.
Sexu-aniztasuna zer den aztertuko dute sexologiaren esparrutik, informazio eguneratua emanez eta hura ulertzeko egin diren aurrerapenak baloratuz. Ekua elkarteko kideek bideratuko dute Jabetze Eskolak gonbidatuta.
Ni ez naiz Mikel Laboa (Harkaitz Cano eta Unai Iturriaga) liburuaren gaineko solasaldia egingo da. Mikel Antzak gidatuko du saioa, eta, Unai Iturriaga izango da idazle gonbidatua. Saioa amaitzean luntxa egongo da. Informazio gehiago: biblioteka@eskoriatza.eus / 943 71 31 35 - 674 111 955 (whatsapp)
Arrasateko Ttakun txalaparta taldearen eskutik. Gaur, lehenengo saioa. Aurrez eman behar zen izena.
'Zopa' antzezlana, Euskaraldiaren barruan; Euskaraldia Hika. Sarrera: doan.
Aurrerago zehaztuko dute data berria. Iñaki Petxarromanen Lemoiz herri garaipen bat nuklearizazioaren aurka liburuaren aurkezpena. Antolatzailea: Olaso fundazioa. Ekainaren 12an izango da, leku eta ordu berean.
12 eta 18 urte bitarteko Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketa jokatuko da. Bertsolariak: June Astegieta, Hegoi Azkarate, Anitz Abarrategi, Sustrai Landa, Garai Agirre, Yago Rodriguez eta Oinatz Basabea
19:00etan hasita, Ahobizi eta Belarriprest-en jaitsiera, erraldoiak, txapa janzte bateratua, Euskaraldiaren abestia eta koreografia, musika eta umorea.
Udalak antolatuta, ekainaren 23tik uztailaren 24ra egingo dira udaleku irekietan izena emateko epea zabalik da. 2-14 urte artekoendako. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena maiatzaren 30a baino lehen.
Maiatzaren 23an egingo den Frontenis txiki egunerako izen-ematea zabalik da Haizea, Janela, Lola eta Bolatoki tabernetan. Lehen Hezkuntzako neska-mutikoendako proposamena da.
Oñatiko Margo Taldeak herriko dendetako erakusleihoetan jarri ditu taldeko kideen margolanak. Margolarien eta dendarien arteko ekimena izan da.
Euskaraldiak irauten duen hamar egunetan, hika lehiaketa Oñatiko tabernetan.
"Liderazgo: mejora la comunicación y la dinámica de tu equipo" izeneko 12 orduko ikastaroa emango du Gipuzkoako Merkatariak federazioak, Udalarekin elkarlanean, herriko dendariendako. Komunikazioa landuko dute bereziki. Sara Gonzalez coaching-ak emango du. Izena eman behar da: 943 42 55 57 edo helbide formacion@fmg.es.
Bergarako errotak Bolu-errota erakusketa izango da ikusgai Aroztegin. Irekiera ekitaldia, maiatzaren 10ean egingo dute Jose Mari Izaga eta Alex Rotetaren aurkezpenarekin 10:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Argazki erakusketa Ilatargi astronomia taldeak antolatuta; Unibertsoko mirariak kameratik begira.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.