Herriko ikastetxeen arteko Appa hi! lehiaketaren finala, Euskaraldiaren barruan.
Zegama-Aizkorriko kilometro bertikala: Arriaundi-Iraule. 5.200 metro. Desnibela: 1.015 metro. Irteera: 16:00etan Zegaman.
Frontenis txiki eguna egingo dute maiatzaren 24an, Elgetan. Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua. Norgehiagokak 16:00etan hasiko dira frontoian. Antolatzaileak: Elgetako Frontenis taldea Elgetako Udalaren laguntzarekin. Izen-emateak: Haizea, Janela, Lola eta Bolatoki tabernetan.
Pandero bat egiten ikasteko lan-saioa Saninek gidatuta, Debagoieneko Trikitixa Egunaren harira.
Familia-musikarien arteko kontzertua.
Cayucos de Kayar filmaren proiekzioa eta Thimborekin solasaldia egingo dute. Antolatzailea: Ndank Ndank.
Gaur hasi eta domekara bitartean. Gaurko egitaraua: 19:00etan jaien hasiera; 19:00etan txorimalo eta erraldoien konpartsa auzkoko kaleetan; 19:00etan pintxopotea auzoan –txosnagunean, Errekaldeko dendan eta Urbixa elkartean–; 19:00etan mojitoak ACESMAren eskutik; 19:30ean garagardo dastaketa –txosnagunean eta Urbixa elkartean–; 19:45ean Herri libre bat! Ekainak 7 bilbora Gure Eskuren Oñatiko argazkia; 21:00ean rock kontzertua, Tribade, Niña Coyote eta Chico Tornado, Kuartz, Maniaks, ondoren DJ Kepix.
'La historia de Souleymane' filma (Frantzia, 2024). Zuzendaria: Boris Lojkine. Iraupena: 92 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Oharra: jatorrizko bertsio originalean.
Yogurinha Borovak eta Aurori Badiolak Bingoz bingo ikuskizuna egingo dute, Euskaraldiaren baitan.
Udalak antolatuta, ekainaren 23tik uztailaren 24ra egingo dira udaleku irekietan izena emateko epea zabalik da. 2-14 urte artekoendako. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena maiatzaren 30a baino lehen.
Euskaraldiak irauten duen hamar egunetan, hika lehiaketa Oñatiko tabernetan.
Matilde Sainz Osinaga margolari arrasatearraren akuarela lanak ikusgai.