Basotxo erretiratuen elkarteak batzar orokorra egingo du.
Gipuzkoako kiropteroen atlasa ikerketaren aurkezpena egingo dute.
Berenerrek antolatuta, Eguzki plakei buruzko bilera-irekia egingo dute Osintxun.
Udalak antolatuta, ekainaren 23tik uztailaren 24ra egingo dira udaleku irekietan izena emateko epea zabalik da. 2-14 urte artekoendako. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena maiatzaren 30a baino lehen.
Jardunen bulegoan 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. San Martin plaza 2. zenbakian 18:00etatik 20:00etara.
Maiatzaren 23an egingo den Frontenis txiki egunerako izen-ematea zabalik da Haizea, Janela, Lola eta Bolatoki tabernetan. Lehen Hezkuntzako neska-mutikoendako proposamena da.
Oñatiko Margo Taldeak herriko dendetako erakusleihoetan jarri ditu taldeko kideen margolanak. Margolarien eta dendarien arteko ekimena izan da.
"Liderazgo: mejora la comunicación y la dinámica de tu equipo" izeneko 12 orduko ikastaroa emango du Gipuzkoako Merkatariak federazioak, Udalarekin elkarlanean, herriko dendariendako. Komunikazioa landuko dute bereziki. Sara Gonzalez coaching-ak emango du. Izena eman behar da: 943 42 55 57 edo helbide formacion@fmg.es.
Bergarako errotak Bolu-errota erakusketa izango da ikusgai Aroztegin. Irekiera ekitaldia, maiatzaren 10ean egingo dute Jose Mari Izaga eta Alex Rotetaren aurkezpenarekin 10:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Argazki erakusketa Ilatargi astronomia taldeak antolatuta; Unibertsoko mirariak kameratik begira.