Iraunkortasunari hamaika begirada jardunaldia Arantzazuko Gandiaga topagunean. Debagoieneko eragile eta herritarrei, eta demokrazia deliberatiboan interesa duen edonori. Bertan bazkaltzeko aukera egongo da. Hizlariak: Jokin Bergara(Euskal Herriko Unibertsitatea) Miren Larrea (Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua) Naiara Goia (ArantzazuLab) Pau De Vilchez Moragues (UIB-ko Laboratorio Interdisciplinario sobre Cambio Climático-ko zuzendariordea eta Asamblea Ciudadana por el Clima de Mallorca ekimenaren antotzaileetako bat) Pablo Garcia (Generalitat de Catalunya)
Oñatiko Esperientzien Gelak antolatuta. Debagoieneko bertsolariak: Aitor Tatiegi (Oñati), Ane Zuazubiskar (Arrasate), Martin Abarrategi (Aramaixo) eta Oihana Arana (Eskoriatza) izango dira lau bertsolariak. Gaiak Goienagusiko bertsozale talde batek prestatu ditu eta aurkezpen lana Xabier Ormaetxeak (Aretxabaleta) egingo du. Saioaren amaieran, Oñatiko Udalak luntx goxoa eskainiko die bertaratzen diren guztioi.
Agipad elkartearen eskutik eta 12-16 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
Dantza Astearen baitan hiru erakustaldi izango dira: 18:00 Euskal dantzak, Basotxoko erretiratuekin. 19:00 Hau ere banaiz izeneko pole dance ikuskizuna, Garazi Abraldes Medusa-ren eskutik. 19:10 Kaleko dantzak, Ikigai konpainiarekin. Euria eginez gero Iturrigorri pilotalekuan.
Lur jota Parisen eta Londresen ekarri du euskarara Rafa Santxitz-Muxikak. Igela argitaletxearekin kaleratu du bergararrak George Orwellen Down and Out in Paris and London (1933) lanaren itzulpena, eta liburua aurkeztuko du. Antolatzaileak: Jardun eta Goiena.
Ilatargi elkartearen gidaritzapean Astrotopaketa saio berri bat liburutegian. Gaia: liburutegitik unibertsora. Bi txanda izango dira: 18:30ean eta 19:00etan. Saio bakoitzean, gehienez, hamasei lagun. Izena ematen dutenek lehentasuna izango dute. Publiko guztiendako. 10 urte arteko haurrak heldu batekin joan behar dira.
Udalak antolatuta, ekainaren 23tik uztailaren 24ra egingo dira udaleku irekietan izena emateko epea zabalik da. 2-14 urte artekoendako. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena maiatzaren 30a baino lehen.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Matilde Sainz Osinaga margolari arrasatearraren akuarela lanak ikusgai.