Arrasateko balkoira egingo dute ibilaldia, eta ostean, urteko batzarra.
Lausitta parkeko lurreko jolasen inaugurazio jaia egingo dute. Haur Hezkuntzako hirugarren mailatik Lehen Hezkuntzako hirugarren mailara arteko neska-mutikoak gonbidatu dituzte.
Antzuolako musikariak kalean jaia egingo da. Parte-hartzaileen artean izango dira abesbatza handiko eta txikiko kideak, akordeoi-joleak, txistulariak, trikitilariak eta txarangako partaideak.
Biolin taldearen emanaldia.
Patxo Telleriak hitzez eta musikaz osatu duen Ai, gure juaneteak! izango dute hizpide Mikel Antza idazleak gidatuta. Laboaren zenbait kantaren letren berrinterpretazioa da.
Udaberria loratzen, Elgeta formatzen zikloaren barruan Antes muerta que sencilla hitzaldia. Antolatzaileak: Elgetako Udala eta Amantalak talde feminista.
Gimnasi erritmiko erakustaldia izango da
Kantu eta dantza emanaldia egingo dute bergarako Orfeoi gazteak eta Musika eta Dantza eskolak antolatuta.
Akordeoi taldearen emanaldia.
Herriko elkarte eta eragileekin sortutako Aretxabaletaklik aplikazioaren eta webgune berriaren aurkezpena.
Antixenako pintxo-potearen baitan antolatuta.
Elgetako argazki zaharren bigarren erakusketa ekainaren 12tik 22ra kultura etxeko erakusketa aretoan. Artxiboko boluntario taldearen eskutik. Ordutegia: Ekainak 12 - 18:00-20:00. Ekainak 13 - 18:00-20:00. Ekainak 14 - 11:00-14:00 eta 18:00-20:00. Ekainak 15 - 11:00-14:00. Ekainak 19 - 18:00-20:00. Ekainak 20 - 18:00-20:00. Ekainak 21 - 11:00-14:00 eta 18:00-20:00. Ekainak 22 - 11:00-14:00.
Pake Leku elkarteko eskulanetako ikastaroetan egin dituzten lanen erakusketa Pake Lekuko tabernan.
Arrasate Zientzia Elkartearen eskutik, Izandakoak erakusketa Kulturateko klaustroan, ekainaren 5etik 21era.
Ekainaren 13tik 29ra Bergarako XXXIII. Kirol argazkien lehiaketa erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
6 eta 17 urte bitarteko gazteen pinturak ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.