Taldea 09:15ean abiatuko da Elgetatik autobusean, eta Ordiziako azokako postuak ikusteko egingo du lehenengo geldialdia. Bazkaria Aginagan egingo dute, baina, aurretik, Donostian ere egingo dute denbora-tartetxo bat. Bazkaldu ostean eta herrira bueltatu aurretik, Zarautzen egingo dute eguneko azken geldialdia.
Inpresionismo musikala hitzaldia eskainiko du Marina Lertxundik Goienagusik antolatuta.
Puntu berde mugikorra egongo da Gantzagan (11:00-12:00), Etxaguenen (12:00-13:00), Arexolan (13:00-14:00) eta Oletan (14:00-16:00). Ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira. Puntu berdea etxeko hondakin bereziak jasotzen dituen zerbitzua da. Hauek jasotzen ditu, adibidez: motor eta etxeko olioa, bonbillak, fluoreszenteak, garbiketarako produktuak, erradiografiak, aerosolak, pinturak eta disolbatzaileak, belar-hiltzaileak eta intsektizidak, mugikorrak, tinta-kartutxoa, zuntzak eta pilak.
Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Euskaraldiko gune ibiltaria gaur San Lorentzoko ermitaren aurrean.
Karmelo C. Uribarrenen Diario de K eta Mientras me alejo liburuen gaineko saioa, Amparo Monterok gidatuta. Liburuen egilea egongo da saioan.
Aramaioko Udalak antolatutako pintura lehiaketako bilera egingo dute herritarrekin herriko artisten parte-hartzea indartzeko. Lehiaketaren funtzionamendua aldatu nahi da. Batzarraren helburua da pintura lehiaketako proposamenak partekatu eta ekarpenak jasotzea. Bilerara herriko margolariak ere gonbidatu nahi dituzte, asmoa baita haiek egindako lanen erakusketa bat antolatzea.
Euskaraldia ekimenean parte hartzeko izena emateko aukera izango da Mitarte kalean jarriko duten mahaian. Ahobizi eta Belarriprest txapak ere jaso ahal izango dira han.
Ghanako jatorria duen Yaa Gyasi idazle estatubatuarraren lehen eleberri den Volver a casa izango dute hizpide Monica Leiva idazle eta kazetariak gidatuta.
V. Arkeotopaketaren barruan, "Paleolitikoko Artistak Andaluzian” hitzaldia egongo da gaur. La Pileta, Ardales eta Nerjako kobazuloetako hormetan agertzen diren animalien irudi eta sinboloen berri jardungo du Maria Dolores Simon ikerlaria da Sevillako Unibertsitateko irakasleak.
Nabarraldeko kide Aitzol Altunak Nafarroako gipuzkoarren mila urte hitzaldia egingo du Zuztarrak Errotuz elkarteak gonbidatuta.
Arrasateko ospitalean lana egiten duen Iñaki Peña Andres medikuarekin solasaldia egingo da "Heriotzak eta doluak. Trilogia dokumental bat" lanaren inguruan.
2024-2025 ikasturtean jaiotako haurren gurasoek edo legezko tutoreek maiatzaren 10era arte egin ahal izango dute eskaera, aurrez aurre haur eskolan, edo online, www.haurreskolak.eus helbidean.
Jardunen bulegoan 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. San Martin plaza 2. zenbakian 18:00etatik 20:00etara.
Oñatiko Margo Taldeak herriko dendetako erakusleihoetan jarri ditu taldeko kideen margolanak. Margolarien eta dendarien arteko ekimena izan da.
Argazkiei ukituak eman zure smarphonearekin ikastaroa eskainiko dute KZgunean maiatzaren 7an eta 8an 16:00etatik 18:00etara. Izen ematea itxasokultura@gorbeialdea.eus helbide elektronikora idatzita, apirilaren 30era arte.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Argazki erakusketa Ilatargi astronomia taldeak antolatuta; Unibertsoko mirariak kameratik begira.