09:00etan Makilakortara irteera. 14:30ean Herri bazkaria. 19:00etan Kontzertuak: Kremallera eta Glutenbakuak.
09:00 Txistularien kalejira12:00 Puzgarriak eta ziza zozketarako txartelen salmenta, plazan12:00-14:30 Herriko talogileak13:00 Trikitilariekin kalejira14:30 Bazkari herrikoia, plazan. Tiketak salgai Inkernu tabernan 18:30 Buruhandiak19:00 Txoriburu taldearen kontzertua20:00 Sermond taldearen kontzertua22:30 DJ Malandro Inkernu tabernan
Olalde pilota elkarteak antolatuta, Atzeko Txapelketa egingo dute hilaren 9an eta 10ean. 09:00etatik 20:00etara izango dira partiduak zapatuan, pilotalekuan.
Irailaren 13an egingo den Ikazkin Trail mendi lasterketa prestatzeko irteera egingo dute. Lasterketaren ibilbide motza ezagutzeko aukera izango da. Izena aldez aurretik emateko eskatu dute, honako galdetegia beteta.
Booty Dance-aren potentziala deskubritzeko "leku seguru bat" sortzea da tailerraren helburua Jabetze Eskolak antolatuta, "emakumeek ahaldunduago sentitzeko tresna gisa". Ines Lasagabasterrek gidatuta sexualki esplizituak diren dantzen historia, kultura eta mugitzeko erak ezagutuko dituzte, hala nola Twerk, Dancehall Queen eta Perreoa, begirada feminista eta antiarrazista batetik.
Argazkia.eus jaialdia egingo dute bigarrenez eta Aretxabaletako eta zazpi lurraldetako argazkilarien bildumak sarituko dituzte. Saria jasotzez batera bildumaren berri emango du argazkilari bakoitzak. Ordutegia: 10:00-13:00 eta 17:00-19:30. Sarrera: 6 euro. Argazki erakusketa inauguratuko dute.
Lau orduko autodefentsa tailer feminista egingo dute hilaren 10ean, Elgetako kiroldegian. Ura, arropa erosoa eta estera eramatea eskatu dute. Antolatzaileak: Amantalak talde feminista Elgetako Udalarekin elkarlanean.
10:00etan, Kobaik koba, Martin Arriolabengoa geologoak eta Jose Mari Exposito espeleologoa lagunduta 11:00etan, umeendako jolasak 12:00etan, ipuin kontaketa Hirune Iribecamposekin 14:00etan, parrila jana 19:00etan, Zetkin eta Garratz taldeak
Mendiola auzoan dagoen San Juan Txiki ermitako eguna ospatuko dute: 10:00 Elixabarrira igoera ermitara; etxafuego jaurtiketa eta kanpai-jotzea. 11:00 Meza. 11:30 Salda eta txorizoa, musikariek girotuta. Eguraldi txarrarekin Mendiolan ospatuko dute.
“Arantzan Zu?” arkitektura-lantegia 6 eta 12 urte arteko umeendako; Arantzazuko Basilikaren eraikuntza hobeto ulertzen lagunduko die. Arantzazu Adiskideak elkarteak antolatua eta Arantzazuko Santutegiarekin, Arantzazulabekin, Jorge Oteiza Fundazio-Museoarekin, Oñatiko Udalarekin eta Maushausekin, elkarlanean. Izen-ematea egiteko, adiskideak@arantzazu.org helbidera idatzi behar da edo 688 613 840 telefono-zenbakira deitu. Parte-hartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu. Lekuak mugatuak dira.
10:30ean, jolas tailerrak 11:00etan, salda eta txorizoa, auzoko elkartean 13:30ean, marianito poteoa 18:30ean, taloak 19:30ean, meza auzoko hildakoen alde 20:00etan, Joseto Ta Alayak elektro-txaranga 22:30ean, Itzal Erromeria eta Ban Sound
Arizmendi ikastolako Basabeazpi guneko kideek Udaberri jaia ospatuko dute: 10:45 Egunaren hasiera Basabeazpi kanpoan. 11:00 Jolasak. 12:00 Trikitilariekin kalejira Herriko Plazara. 12:15 Plaza Dantzak. 13:00 Buruhandiak. 13:30 Trikitilariak. 14:30 Bazkaria. 15:00 Umeentzako tailerrak. 16:15 Musika jolasak. 17:30 Txokolate beroa Argitxorekin.
Orturako landareak, gazta, ardoa, olioa, arbendolak, ortuariak, gozoak, edari hartzituak, kosmetika, artisau lanak eta bidezko merkataritza postuak jarriko dituzte, besteak beste, plazan.
Antiguako ermitako lanak ikusteko ate irekiak egingo dira, 12:00etan eta 18:00etan.
Saxofoi eta gaita ikasleen saioa.
2025eko Andramari jaiak antolatzeko batzar irekia deitu du Gugeu Atxabalta taldeak.
Rallyko jardunaldia egingo dute Gorlara. 30. edizioa izango da.
2008-2012 urteen bitartean jaiotako gaztetxoendako. Gutxienez sei izen-emate beharko dira ekintza aurrera eramateko eta gehienez 20 onartuko dira. Izen-emateak udaletxean.
Rakel Maldonadoren zuzendaritzapean, ignaziotar indigena moxeño gazteek osatzen duten konpainiak kultura-artekotasun izaera duen emanaldia egingo du XXI. Udaberriko Musikaldiaren baitan.
'Sorda' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Eva Libertad. Iraupena: 99 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Ganado o desierto dokumentala aurkeztuko dute eta egilearekin solasaldia egongo da Lorabarri astearen baitan.
La secta eta Thee Johnny Casino taldeek kontzertuak emango dituzte. Sarrera salmenta maiatzaren 8an, 18:30etik 20:00etara kartzela zaharrean. Sarrera: 8 euro.
2024-2025 ikasturtean jaiotako haurren gurasoek edo legezko tutoreek maiatzaren 10era arte egin ahal izango dute eskaera, aurrez aurre haur eskolan, edo online, www.haurreskolak.eus helbidean.
Oñatiko Margo Taldeak herriko dendetako erakusleihoetan jarri ditu taldeko kideen margolanak. Margolarien eta dendarien arteko ekimena izan da.
Argazki erakusketa Ilatargi astronomia taldeak antolatuta; Unibertsoko mirariak kameratik begira.
Bergarako errotak Bolu-errota erakusketa izango da ikusgai Aroztegin. Irekiera ekitaldia, maiatzaren 10ean egingo dute Jose Mari Izaga eta Alex Rotetaren aurkezpenarekin 10:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.