Hilerokoak eta bereziki lehen hilerokoak barrenak dantzan jarri ohi ditu. Tabua daramagu gure gorputzetan, gure prozesu fisiologikoetan, gure hilerokoetan. Tamalez, aurrez aurreko elkarrizketak izateko aukerak eta kalitatezko informazioa jasotzekoak oraindik urriak dira. Saio honetan oinarrizko informazioa eskainiko diete gurasoei. Izena emateko: aramaiohezkuntza@gmail.com.
Elkar Hezi ikastetxeak antolatuta, HHko eta LHko lorategian.
'Zirt eta zart, zu bai ausart' ipuina kontatuko du Nerea Ariznabarretak LH1etik gorako umeendako. Hilaren 19tik aurrera banatuko dituzte gonbidapenak liburutegian.
Jabekuntza Eskolen baitan, bost lan-saio egingo dituzte pleno aretoan, Bergarako zer Emakumeen Txoko nahi duten elkarrekin hausnartzeko. Laugarren saioa izango da.
Ekinez gunea: 18:00 Atturri. 19:05 J Martina. 20:05 Ezpalak. 21:05 Chuleria, Joder! 22:05 Sofokaos. 23:05 Arene 6. 00:10 Kaleko Urdangak. DJak: --- 17:05-20:05 Kurkubeat. --- 20:50-00:10 Iskra selectors. Eginez gunea: 17:40 Nick Linbott. 18:40 Armarri 19:35 Neallta Fola 20:35 Apotheke 21.35 Naxker 22:40 Toc 23:50 Lukiek.
Dantza Astearen baitan hiru erakustaldi izango dira: 18:30 Balleta, Arrasate Musikalekoekin, Herriko Plazan. 19:30 Dantza garaikidea, Ubicación en tiempo real ikuskizuna Arima Proyect taldearekin, Mitarte kalean. 20:00 Dantza garaikidea LaMonto konpainiarekin, Mitarte kalean. Euria eginez gero Arkupen.
Biolontxelo ikasleen emanaldia.
Saguzarren inguruko azalpenak eta ibilbidetxoa ultrasoinu bidezko detektagailuekin, espezie ezberdinak entzuteko.
'La buena letra' filma (Espainia 2025). Zuzendaria: Celia Rico Clavellino. Iraupena: 110 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
A pesar de todo antzerki emanaldia. Monstrenko kolektiboa eta Legaleon I.
Udalak antolatuta, ekainaren 23tik uztailaren 24ra egingo dira udaleku irekietan izena emateko epea zabalik da. 2-14 urte artekoendako. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena maiatzaren 30a baino lehen.
Matilde Sainz Osinaga margolari arrasatearraren akuarela lanak ikusgai.