Hilerokoak eta bereziki lehen hilerokoak barrenak dantzan jarri ohi ditu. Tabua daramagu gure gorputzetan, gure prozesu fisiologikoetan, gure hilerokoetan. Tamalez, aurrez aurreko elkarrizketak izateko aukerak eta kalitatezko informazioa jasotzekoak oraindik urriak dira. Saio honetan oinarrizko informazioa eskainiko diete gurasoei.