Amaia Garitano Antzuolako botikariak buru osasunari buruzko hitzaldia egingo du, Landatxopen, herritar guztiei irekita.
Egunerokotasuneko kontuez ariko da Beristain oholtzan, umoretik eta mediokridadearen apologia garbia eginez. Maria Oses eginiko gidoia da, eta, aktorea, berriz, Iholdi Beristain.
Arrasateko Ttakun txalaparta taldearen eskutik. Gaur, lehenengo saioa. Aurrez eman behar zen izena.
Gure Esku ekimenak ekainaren 7an Bilbon egingo duen manifestaziora joateko autobuserako izen ematea eta material salmenta.
Euskaraldiak irauten duen hamar egunetan, hika lehiaketa Oñatiko tabernetan.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.