mai 30 Aramaio
Gaur hasi dute Musika Astea Aramaion, eta Bob Dylanek protagonismo berezia izan du. Joserra Domingo musika adituak LParen Cluba:Highway 61 Revisited-BOB DYLAN: poesiaren erreboluzioa rock &rollera izeneko hitzaldia eman du lehenengo eta gero, Audience taldeak kontzertua eskaini du. Bob Dylan berrikusia da talde bizkaitarraren azken diskoa eta bertako abesti ugari entzun ahal izan dituzte Sastiñan batu diren musikazaleek, baita 25 urte pasatxoko ibilbidean zehar argitaratu dituzten beste hainbat pieza ere.
mai 30 Aramaio
Atzo, eguena, egin zuen Aramaioko udalbatzak maiatzeko ohiko osoko bilkura. Adierazi zutenez, hipereskalako bi datu zentro daude eraikitze bidean, eta haien aurkako mozioa onartu zuten EH Bilduren aldeko sei botorekin eta EAJren aurkako boto batetik. Bilkuraren amaieran, eztabaida sortu zuen Aramaioko Udalak maiatzean izan dituen bi epaiketen gaiak.
Sagardotegiko menua
Elikagaiak - kontserbak
Animalientzako produktuak - Pentsuak
Aramaio
2025eko maiatzaren 25ean hil zen, 63 urte zituela.