Euskaraldia Tiktoken?

Erabiltzailearen aurpegia Irati Concepcion

Urteak daramatzagu euskara sustatzeko kanpainak egiten: eskoletan, kalean, hedabideetan…

Eta egun hauetan Euskaraldia dugu. Gaur egungo gazteek non pasatzen dute denbora gehien? Sare sozialetan. Eta sare sozialen artean, Tiktok da nagusia. Beraz, zergatik ez dugu Euskaraldia Tiktokera eramaten? Tiktok ez da soilik dantza edo txantxa plataforma bat. Gero eta gehiago erabiltzen da eduki hezitzaileak edota sozialak partekatzeko. Egia da euskararen erabilera plataforma horretan oso murriztua dela, eduki gehienak gaztelaniaz edo beste hizkuntza batzuetan publikatzen direla, baina euskararen erabilera sustatu nahi bada, gazteak dauden lekuetan mugitzeko ahalegina egin beharko da.

Azkenaldian, nire Tiktoken jendea euskaraz hitz egiten agertzen hasi zait; uste dut pauso handia izan daitekeela euskara sustatzeko orduan. Aldi berean, trend bat agertu izan zait: euskara hitz egiteaz gain, euskarazko edukiak gomendatzen dituztenak. Orduan, zergatik ez dugu Euskaraldian bezala hamaika egunez euskarazko eduki ezberdinak partekatzen?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak