Duela 16 hilabete manifestazio handi bat egin zen aipatutako oldarraldia salatzeko; baina, jakina, erasoek segitzen dute. Azkena hilabete pasatxo dela gertatu zen. Arazoa beste manifestazio soil bat eginda konponduko dela uste duzue? Demokrazia zerri askara botata? Nik ez, demokraziarik ez dagoelako herri batek –espainolak edo frantsesak, adibidez– beste bat –Euskal Herria, adibidez– zapaltzen duenean. Inperialismoa da zerri askara bota beharrekoa.
Oso garrantzitsua da terminologia ondo erabiltzea helburuak ondo zehaztu eta haiek lortzeko estrategia egokia diseinatzeko. Batzuek ondotxo dakite hori: "Terminologia menperatzen duenak boterea du" (Maria Moliner). "Botereek betidanik dakite hizkuntza menperatzen duenak gizartea menperatzen duela" (Santiago Muñoz). "Izendatzen duenak menderatu egiten du" (Pierre Bourdieu).