Telebista

GALDEGAZTE

Eskualdeko ikastetxeetako nerabeek haiek aukeratutako Euskal Herriko famatuei egindako elkarrizketa saioa, Imanol Belokik kazetariak gidatuta. Ikastetxeekin landutako proiektua.
Egilea: Goiena
10 atal ikusteko
Galdegazte: Bittor Barandiaran
2026/05/07

Arrasateko Arizmendi ikastolako Gaztelupe ikastetxekoek Bittor Barandiaran Arrieta –Bittor Kas izenarekin ezagunagoa sareetan– sukaldari eskoriatzarra elkarrizketatu dute.

33 min
Galdegazte: Unai Cantabrana
2026/04/30

Unai Cantabrana musikari elgetarra elkarrizketatu dute Bergarako Aranzadi ikastetxeko ikasleek. Platoan izan dira Danel Goikoetxea, Kemen Bilbao eta Peru Mondragon, eta, kontrol-gelan, errealizazioa jarraitzen, Inhar Lopez de Abetxuko, Hodei Elkorobarrutia eta Unax Alberdi.

29 min
Galdegazte: Izar Mendiola
2026/04/23

Izar Mendiola diseinatzaile oñatiarra izan da Galdegazte saioan; bereak dira Mila bilduma liburu sortaren irudiak. Oñatiko Txantxiku ikastetxeko ikasleen galderak erantzun ditu.

31 min
Galdegazte: Peio Uribetxebarria
2026/04/16

Nhil taldeko eta Bassabe proiektuko gitarra-jole aretxabaletarra, Peio Uribetxebarria Madinabeitia, elkarrizketatu dute Arizmendi ikastolako Almen guneko ikasleek. Platoan izan dira, Naiara Gutierrez, Aratz Larrañaga eta Leire Luengo. Errealizazioan, Maddalen Ciardegui, Irene Alvarez eta Oxel Urteaga egon dira.

15 min
Galdegazte: Andrea Gonzalez
2026/04/02

Oñati Zuazola BHI ikastetxeko ikasleek Andrea Gonzalez, euskal sortzaile bergararra izan dute elkarrizketatu moduan. Platoan izan dira Ingeltz Arnaiz, Amaiur Arregi eta Ane Samaniego, eta, kontrol-gelan, errealizazioa jarraitzen, Estefania Germosen, Ainhoa Zugasti eta Nerea Arrue.

Galdegazte: Ibai Alberdi
2026/03/26

Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxeko ikasleek Galartza auzoko Zaloña Aurrekoa baserriko Ibai Alberdi ganaduzalea elkarrizketatu dute. Platoan izan dira June Iturbe, Adriana Nevado, Oier Fernandez eta, kontrol-gelan, errealizazioa jarraitzen, Aimar Zubiria eta Oihan Gonzalez, eta Aiur Ayastuy.

29 min
Galdegazte: Irene Murua
2026/03/19

Bergarako Mariaren Lagundia ikastetxeko ikasleak IDK Euskotren taldeko Irene Murua saskibaloi jokalari arrasatearra elkarrizketatu dute. Platoan izan dira Aner Familiar eta Sara Unamuno eta Sara Cabanasm, eta, kontrol-gelan, errealizazioa jarraitzen, Ekia Mendieta, Carla Beitia eta Erik Gartzia.

28 min
Galdegazte: Jon Ander Kortabarria
2026/03/12

Oñatiko Elkar Heziko ikasleak izan dira oraingoan Galdegazte saioan, eta, gonbidatua ere bertakoa izan dute, Jon Ander Kortabarria. Film labur lehiaketetan aritzen da Dwingi Dwingi taldean eta euren marka da umorea. Hala, saioan ere halaxe aritu da, ikus-entzuleei barre eragiteko gogoz.

28 min
Galdegazte: Markel Bilbatua 'Txinbostyle'
2026/03/05

Bergarako Ipintza institututik DBH4ko ikasleak izan dira Galdegazte-ko bigarren saioan. Markel Bilbatua Txinbostyle bergararra elkarrizketatu dute, eta, ile-apaintzaileen teknikez, look-ez, zozketez, tendentziez eta bestelakoez aritu dira TikTok-en topera dabilen ile-apaintzailearekin solasean.

29 min
Galdegazte: Aimar Arriolabengoa
2026/02/26
Galdegazteren hamabigarren denboraldia hasteko, Arrasate Institutuko Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak izan dira platoan Aramaioko Aimar Arriolabengoa elkarrizketatzen. Auto lasterketetako pilotua da bera, Sindy Berbenas taldean saxofoia jotzen du, eta, DJ lanetan ere aritzen da, besteak beste.
28 min
0 atal ikusteko