Bixente eta Jose Mari Kortabarria anaiek oroigarria jaso dute Oñatiko Asentzio jaietan

Julen Murua Mesonero 2025ko eka. 1a, 14:20

Familiako kideez inguratuta egon dira, eta bertso bat eta makila bana oparitu dizkiete gertukoek.

Ohitura bihurtu da Asentzioko ermitan auzokide beteranoenak omentzea, eta Iziargoikoa baserriko Bixente eta Jose Mari Kortabarria anaiek jaso dute makila aurtengo Asentzio jaietan. Meza izan dute goizean, ostean aurreskua dantzatu die bi omenduei, eta auzokideek bertso bat ere abestu die. Gertukoenen eskutik oroigarriak jaso, talde argazkia atera eta elkartera joan dira goiza borobiltzera. Jatekoa eta edatekoa prest zuten han, eta elkartea bete egin da Iziargoikoko Kortabarria anaiei egindako omenaldiarekin bukatzeko.

Honako hau da auzokideek abestu dieten bertsoa:

Iziargoikoan jaio
bi medikuren parean
Bixente ta Jose Mari
bataiatuak legean
baserri mundu horretan
egunero lanean
Haitzondotik Zegamara
behorren aldamenean.
Belarria eta bista
ehiztarien senean...
A zer nolako parea
oraindik sasoi onean.
Jaso gure esker onak
Auzoaren izenean
Batera segi zazue
bizitza honen bidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak