Larunbatean LEKeko azken jaia ospatuko dugu!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola

Aste hau izango da LEKeko azken astea. Amaiera on bat emateko asmoz, LEKeko azken jaia ospatuko dugu larunbatean Arrasaten. 10:30etatik 12:00etara ekintza ezberdinak egingo ditugu.

LH 1-DBH-ko 2. mailara arteko ikasleak elkartuko  dira Jose Maria Arizmendiarrieta plazan eta ondoren ikasturteari amaiera emango diogu. Bihar izango da izena emateko azken eguna.

Sustapen jardueren izen ematea zabalik da maiatzaren 14tik eta izena emateko azken eguna maiatzaren 23a izango da. Edozein zalantza eduki ezkero, zuen seme-alaben ikastetxeko eskola kiroleko koordinatzailearekin jarri zaitezkete harremanetan.

Badator Naturan Jolasean 10.edizioa! Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendizale Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Udalako Ingurumen Eskola, Guraso.eus eta Txatxilipurdik elkarlanean, Ereindajan Arrasate eta Naturtzaindiaren bidelaguntzaz, Naturan Jolasean jaialdiaren edizio berria antolatu dugu.Espeleologia ⛰️, ginkana 🌿, mural kolektiboa🎨, gaueko hegazti harraparien bila🦉, vivak-a 🌕.

Zatoz gurekin batera naturan jolastuz gozatzera!!! Hemen Informazio guztia: 

Gogoratu, 12 ikastetxe 12 tontor ekimenaren argazkiak igotzeko azken eguna maaitzaren 31a izango dela.

Zuen seme-alabek eskola kirolaz gozatzen ibiltzea espero dugu!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak