Debagoieneko herri guztietan gorpuztu dute Euskaraldia, lehen egunetik hasita. Askotariko ekintzak egin dituzte han eta hemen, herritarrei ariketa sozialaren beharra helarazteko, eta datuetatik harago, bailarako koordinatzaileek somatu dute giroa kalean. Ia 7.700 ahobizi egon dira, ia 1500 belarriprest eta 2700 inguru hika.
Lehenengo Euskaraldia 2018an egin zen. Orduko ariketa sozialak ezin irudizko dimentsioak hartu zituen. Hurrengo edizioetan parte-hartzeak behera egin du. Eragileek uste dute lehen aldikoa errepikatzea oso zaila dela.
Laugarrena bukatuta, bosgarrenari ekiteko garaia ere helduko da. Euskaraldia sustatzen, bultzatzen eta dinamizatzen egon direnek uste dute bosgarrena egongo dela., oraindik ere egiten segitzeko beharra dagoelako.