Audience talde bizkaitarrak Bob Dylan ekarri du Aramaiora

Txomin Madina Milikua 2025ko mai. 30a, 22:00

Gaur hasi dute Musika Astea Aramaion, eta Bob Dylanek protagonismo berezia izan du.  Joserra Domingo musika adituak LParen Cluba:Highway 61 Revisited-BOB DYLAN: poesiaren erreboluzioa rock &rollera izeneko hitzaldia eman du lehenengo eta gero, Audience taldeak kontzertua eskaini du. Bob Dylan berrikusia da talde bizkaitarraren azken diskoa eta bertako abesti ugari entzun ahal izan dituzte Sastiñan batu diren musikazaleek, baita 25 urte pasatxoko ibilbidean zehar argitaratu dituzten beste hainbat pieza ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak