Anitz Abarrategi, Garai Agirre, Jokin Onaindia, June Astegieta, Maia Ortiz de Zarate eta Urko Lafuente aritu ziren bertsotan Aramaioko kultur etxeko oholtzan, eta Peru Abarrategi arduratu zen gaiak jartzeaz.
Zortziko handian bina bertso kantatu behar izan zituzten lehendabizi, batxilergoko notak, zortzimilako mendietara espedizioak eta gurasoak izan zituzten hizpide. Zortziko txikian, berriz, udalekutan, jatetxe exotikotan eta alaba-aita arteko elkarrizketetan murgildu ziren. Bakarka puntuei azkar erantzun ostean, gaiari bertso bat botatzeko ordua izan zen.
Ekainaren 14an, Arantzan
Aramaioko finala irabazita, ekainaren 14an Arantzan jokatuko den Euskal Herriko eskolarteko finalean izango da Jokin Onaindia aramaioarra; baita, finalean bigarren sailkatu zen June Astegieta ere. Hara hurbiltzera gonbidatu dituzte Arabako bertsozale guztiak.
Hauxe da Jokin Onaindiaren agurra:
Zapatu arrratsalde honetan
ekintzau abesteari
ta urtez urtez nibela igo dala
hori bai dala nabari
kaixo esango diot gaurkoan
nik Euskal Herrikoari
mila esker eta muxu handi bat
etorri den jendeari