Balmasedan, kadeteen lasterketan, Izarok, esprintean 8. postua lortu zuen. Open mailan, Itxaso Plazak 9. postua eta junior mailan, Itxaso Askasibarrek eta Izar Ezkibelek, 11. eta 18. postuak, hurrenez hurren.
Legution, berriz, aipatu bezala, Ezpeleta Arabako azpi-txapeldun geratu da kadete mailan eta Itxaso Plaza arrasatearrak, 7. postua eskuratu du open mailako lasterketan.

Bestetik, Bolintxo Lana taldeko kadeteek ere, bi top 10 lortu zituzten Segurako lasterketan: 9. postuan, Aratz Larrañaga eta 10. postuan, Unai Oyon eta taldeka 4. postua.