Saio teoriko-praktikoa gimnasioko makinak nola erabili jakiteko. Izena fitness gelan edo harreran egin behar da. Hiru txanda daude: 1.goa: 09:30etik 10:15era 2.ena: 10:30etik 11:15era 3.ena: 11:30etik 12:15era
Mendi lasterketaren 13. edizioa. 13,83 kilometroko distantzia izango du eta 836m-ko desnibel positiboa.
3-12 urte artekoendako, Txatxilipurdiren eskutik.
'Evolution' animaziozko filma. Zuzendariak: Julio Soto Gurpide, Zayra Muñoz Dominguez. Sarrera da 4,50 euro.
Bob esponja pertsonaia ezagunaren abenturak izango dituzte neska-mutikoek film honetan (Estatu Batuak, 2025, 88 min.). Sarrera: 3 euro.
'Hamnet' filma (Erresuma Batua, 2025). Zuzendaria: Chloé Zhao. Iraupena: 125 minutu. Bi sari eskuratu ditu urrezko globoetan: filma onenaren saria eta emakumezko aktore onenarena. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Daniel Sanchez Arevalok zuzendutako Rondallas filma (Espainia, 2025, 112 min.) izango dute helduek. Galiziako marinel herri bat astindu zuen arrantza-ontzi baten hondoratze tragikoaren ondoren aurrera egiteko ilusioa erakusten duen filma. Sarrera: 5 euro.
Hiru gizon eta emakume bat elkartzen dira euren bulegoan lan ordutik kanpo. Laurak urtetan bazkide izan arren, ez da lagunarteko bilera bat. Haien beldurrik handiena egia bihurtu da, ordu batzuk falta dira poliziak bulegotara joan eta lau bazkideak atxilotzeko. Iruzur fiskala da arrazoia. Bilera horretan, haien ondoan, bitartekari bat dago... Zergatik? Zer egin? Zenbat balio du 7 urte kartzelan pasatzeak? Nork hartuko du errua? Sarrera: 8 euro.
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.