65 urtetik gorakoendako eta haien senideendako edota zaintzaileendako tailerra. Martxoaren 10ean eta 11n. Izena eman behar da martxoaren 3a baino lehen, udaletxean edo emailez itxasokulktura@gorbeialdea.eus helbidera idatzita.
Jabetze Eskolak antolatuta Collage feminista tailerra egingo dute Olatz Zuazubiskar –Nolabait Ilustrazioak– artista arrasatearrak gidatuta. Euskaraz izango da.
Korrika batzordearen bilera irekia.
Korrika prestatzeko batzordea. Udaletxeko areto nagusian izango da, 18:00etan.
Gaur landuko duten liburua da: 'El hombre arrodillado'. Idazlea: Agustin Gomez Arcos. Argitaletxea: Cabaret Voltaire. Saioa dinamizatuko duena: Monica Leiva.
Miguel Castellsek jasoko du aurtengo saria.
Etxebizitzaren hiru urterako planaren gaineko informazioa herritarrei emateko bilera irekia. Udal ordezkariak egongo dira azalpenak ematen.
Liburutegiak antolatutako Hitzez Pitz irakurketa taldearen saio berria.
Andre Roldan (Kolonbia) eta Dorleta Kortazar (Euskal Herria).Helduentzako. Euskaraz eta gazteleraz.
Feli Madariagaren bizipenetan oinarritutako Bizitza baten txatalak; Andre bat lurrari emana liburua idatzi du Onintza Enbeita Maguregi idazle eta bertsolariak eta hori aurkezten izango da.
Martxoaren 8aren bueltan, Bergarako emakume artistek Loraldia erakusketa jarriko dute ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.