Basilikaren altxorrak ezagutzeko: 10:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz. Izena emateko: 943-71 89 11 edo infoturismo@debagoiena.eus.
Belharra taldearen kontzertua. Sarrera: 10 euro. Verduri Halleko matiné saioa.
Maria Vaquerizoren kontzertu akustikoa izango da Inkernun, 13:00etan.
Bergarako Txistulari Bandak kontzertua egingo du.
San Migel parrokia eta erdigunea ezagutzeko aukera. Izena emateko: 943-78 34 53.
'Tafiti eta bere lagunak' animaziozko filma. Sarrera da 4,50 euro.
0-8 urte arteko haurrak dituzten familiek elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko aukera izango dute.
'Torrente presidente' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Santiago Segura. Iraupena: 103 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Korrika-AEK Kultur Sorkuntzarako Bekaren irabazle Xanti Agirrezabalak eta Erika Olaizolak Kepa Errasti aktore aretxabaletarraren laguntzarekin idatzitako Kaka umorezko antzezlana taularatuko dute. Sarrera: 6 euro.
'52 Hertz' antzezlana ekarriko du gaur Ados Teatroak Oñatira. Aktoreak: Joseba Apaolaza - Martxelo Rubio - Ainhoa Aierbe / Dorleta Urretabizkaia - Amaia Irazabal - Aitzol Iraola. Sarrera da 10 euro.
Apirilaren 18tik maiatzaren 16ra egingo da hika ikastaroa Oñatin. Hiru goiz –apirilak 18, apirilak 25, maiatzak 16– eta bi arratsalde –apirilak 30, maiatzak 8–. Irakaslea: Beatriz Igartua. Doan. Formularioa beteta eman behar da izena.
Iñaki Jauregialtzo zeramikagile oñatiarraren erakusketa izango da, Sastiñan. Bertsolari ezagunen zeramikazko irudiak egongo dira ikusgai egun hauetan: martxoaren 13, 14, 15, 19, 21, 22, 28 eta 29an. Ordutegia egubakoitzetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatuetan eta domekatan 12:00etatik 14:00etara.
Jorge Romero Manceboren Haizearen kolorea, Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.