Eskualdeko zazpi Lanbide Heziketako ikastetxeek euren eskaintza aurkeztuko dute Goiaz! 2026 azokan.
Elgetako Korrika batzordeak antolatua, Korrika Eguna egingo dute eguenean. Egitaraua: 15:00 Korrika Txikia eskolatik abiatuta. 16:30 Txokolate-jana Maala guraso elkartearen eskutik. 18:00 Herri Korrika. Irteera eta helmuga plazan. 18:25 Mezua eta argazkia plazan. 18:30 Mokadua Ozkarbi eta Intxorta elkarteen eskutik. 18:30 Ad Libitum txaranga. 19:30 ogitartekoak Domingo Iturbe Fest jai batzordearen eskutik.
Jardun antzerki taldearen Hotela eta Eskuak gora antzezlanak.
Jabetze Eskolak antolatuta, ikastaro honetan dantzaren bidez norberaren buruarekin eta ingurukoekin harremanduko dira eta euren gaitasunak eta mugak ezagutu eta praktikan jarriko dituzte. Gorputz kontzientzia landuko dute, mugimenduen jabe egin, eta mugitzeko forma berriak ezagutuko. Parte hartzeko ez da aurrez dantzan jakin behar. Irakaslea: Oihane Vicente.
Ostegun Kontalariak egitasmoaren barruan eta Ahoz Aho jaialdiaren baitan, umeendako ipuin kontaketa egingo du Adolfo Mendez kubatarrak –gazteleraz–. Gonbidapenak martxoaren 16tik aurrera eskuratu ahal izango dira haurren liburutegian.
Aldo Mendez (Kuba). Haurrentzako. Gazteleraz.
Virjinia Woolfen Farorantz liburuaren gaineko saioa, Alex Gurrutxagak gidatuta.
Geure gorputzean eta etxean burujabe Aiora Urbietaren liburuaren aurkezpena.
Euskal Herriko eta Saharako familia bateko haurren arteko udako harremana eta Makilakixkiren istorioak kontatuko dituzte. Kontalariak: Souad Salah Ghala eta Nerea Atxa
Gai ordenaren arabera, urteko kontuez gain, besteak beste, juntako hainbat kide aldatuko dituzte.
Martxoko ohiko osoko bilkura gaur udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Aloña abesbatzaren kontzertua Pake Leku elkarteak antolatuta. Zuzendaria: Ainhoa Galdos.
Oñatiko Korrika batzordeak antolatutako solasaldia.
Euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria. Honako filmak emango dituzte: Olentzerori eskatu nion (Amaia San Sebastian); Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz); Fishy (June Asua); A-Maniki (Elixabet Nuñez); Geratzen den hori (Aitor Gametxo); Orain zer? (Ainhoa Urgoitia) eta Hortzikara (Ane Cuesta). Sarrera: debalde.
Talde honen partaideak Arrasate Musikaleko Jurasikos taldearen partaideak dira.
Oñati abesbatzaren eta Ibaietz-Loiola/Martutene abesbatzaren elkartrukeko kontzertua. Zuzendaria: Mirengu Plazaola. Oñati abesbatzaren 60. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan. Doan.
'La sombra de mi padre' filma (Nigeria, 2024). Zuzendaria: Akinola Davies. Iraupena: 94 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Gatazka armatuak ugaritzen ari diren eta bake-akordioak gero eta urriagoak diren testuinguru globalean, erakusketak hausnarketa kritikoa proposatzen du, zuzenbideak erresistentzia nola egituratzen duen eta gizarte bidezkoagoak eraikitzeko aukerak nola baldintzatzen dituen aztertuz. Antolatzaileak: LSNE eta Gipuzkoako Artxiboa, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Oñatiko Udalaren eta beste erakunde laguntzaile batzuen partaidetzarekin.
Apirilaren 18tik maiatzaren 16ra egingo da hika ikastaroa Oñatin. Hiru goiz –apirilak 18, apirilak 25, maiatzak 16– eta bi arratsalde –apirilak 30, maiatzak 8–. Irakaslea: Beatriz Igartua. Doan. Formularioa beteta eman behar da izena.
Iñaki Jauregialtzo zeramikagile oñatiarraren erakusketa izango da, Sastiñan. Bertsolari ezagunen zeramikazko irudiak egongo dira ikusgai egun hauetan: martxoaren 13, 14, 15, 19, 21, 22, 28 eta 29an. Ordutegia egubakoitzetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatuetan eta domekatan 12:00etatik 14:00etara.
Jorge Romero Manceboren Haizearen kolorea, Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Artista liburuen gainerako erakusketa liburutegian. Egindako tailerretan egindako lanak zein herritarrek etxetik eramandakoak ipiniko dituzte ikusgai. Erakusketan parte-hartzen dutenen artean bi sari zozketatuko ditu liburutegiak.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.