Debagoieneko Mankomunitateak ematen duen zerbitzua da eta Elgetan eguenetan izaten da, 09:00etatik 13:00etara udaletxean. Hitzordua hartxea komenigarria da. Horretarako: 747 48 51 47 edo energiabulegoa@debagoiena.eus. Informazio gehiago hemen.
Etorkizuneko industria inspiratzen duten emakumeak. Antolatzailea: Enpresare.
Argindarraren fakturak ulertzeko tailerra Elgetako Udalak eta Debagoieneko Mankomunitateak antolatuta. "Ekarri faktura elektrikoa eta aztertuko dugu kontratatutako potentzia egokia den, energiaren kontsumoaren aurreztu daitekeen eta prezioa. Bi saio izango dira: 17:00etan Ozkarbi elkartean erretiratuendako eta 18:30ean udaletxean gainerako interesatuendako.
Jabetze Eskolak antolatuta eta Ekua elkartea gidatuta Nire alaba genero-indarkeriaren biktima izatea eta nire semeak indarkeria hori erabiltzea prebenitzeko gakoak hitzaldia egingo dute, euskaraz.
Hizlariak: Ared (Colombia), Jalifa (Sahara), Carouns (Fortigat eta Jagueune (brasil) izango dira, eta, bideratzaleak: Karmele Perez eta AmeliaBarquin (Huhezi). Hizkuntza: euskaraz, gaztelerazko itzulpenarekin.
Bergarako Udalak Eraso matxistak eta horien kudeaketa: zein da gizonon erantzukizuna? izeneko tailerra antolatu du gizonen inplikazioa eta erantzukizun aktiboa sustatzeko helburuarekin. Tailerra euskaraz izango da eta gizonei zuzenduta dago bereziki, eguneroko bizitzan, eraso matxisten aurrean, gizonok duten rola, ardura eta eragin ahalmena lantzeko. Helburua da hausnarketa eragiteaz gain, jokabide eta jarrera eraldatzaileak bultzatzea, indarkeria matxistaren prebentzioan gizonak eragile aktibo bihurtuz.
Ostean, solasaldia AMUGE elkartearen eskutik eta gazteleraz.
Erramu-zapatuko bazkaria martxoaren 28an egingo dute frontoian eta bazkarirako txartelak jarriko dituzte salgai martxoaren 12an, 18:30ean hasita, Irala kalean. Aukera beganoa edo zeliakoa nahi izanez gero, erosterakoan jakinarazi behar da. Bakoitzak gehienez lau txartel eros ditzake. Prezioa: 15 euro.
Oñati abesbatza ezagutzeko ate irekien jardunaldia. Oñati abesbatzaren 60. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan.
'El agente secreto' filma (Brasil, 2025). Zuzendaria: Kleber Mendonça Filho. Iraupena: 158 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Martxoaren 8aren bueltan, Bergarako emakume artistek Loraldia erakusketa jarriko dute ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.