2026/03/12 18:00 - 20:00
Tailerra
Bergarako Udalak Eraso matxistak eta horien kudeaketa: zein da gizonon erantzukizuna? izeneko tailerra antolatu du gizonen inplikazioa eta erantzukizun aktiboa sustatzeko helburuarekin. Tailerra euskaraz izango da eta gizonei zuzenduta dago bereziki, eguneroko bizitzan, eraso matxisten aurrean, gizonok duten rola, ardura eta eragin ahalmena lantzeko. Helburua da hausnarketa eragiteaz gain, jokabide eta jarrera eraldatzaileak bultzatzea, indarkeria matxistaren prebentzioan gizonak eragile aktibo bihurtuz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.