Korrikaren baitan, Ane Elordi, Korrikako arduradunarekin mahai-ingurua egingo da.
Tantaz tanta osatzen dugu elkartasuna, eta guk ere gure aletxoa jarri nahi dugu proiektu kolektibo honetan. Horregatik, Arizmendi Ikastolan TANTA boletoak saltzeko erronkari heldu diogu aurten ere; jada eskuratu ditzakezue gune guztietan, 5 euroren truke. Gainera, salmentari bultzada berezia emateko, otsailaren 27an, 16:00etatik aurrera, TANTA eguna ospatuko dugu ERDU eta GURA guneetan (Basabeazpi, Olarte, Umezaintza, Uribarri, Arimazubi, Jose Arana, Santa Teresa eta Gazteluondo). 60.000 euroko saria irabazteko aukera izateaz gain, gure proiektua eta euskal kultura sustatuko dituzu. Animatu eta zatoz zure boletoaren bila!
Beste herrietan bakardadearekin lotuta dauden iniziatibak ezagutzeko aukera. Debalde, aurretiko izen-ematerik gabe.
Sarrera: 5 € (saioko), 8 € (bi saio). Sarrerak aldez aurretik kiroldegian eta bibe.me• Aldabide (32')• Retro (12')• Izarren Zaunka (18')• Into Alta (37')
Antzuolako gaztetxeko kideak Aiherra ingurura joango dira Korrikan parte hartzera. Hori sustatzeko Badator Korrika egitaraua antolatu dute.
Aratz Igartzabal eta Eneko Araiztegi bertsolariekin bertso-saioa antolatu dute Egokiena elkartean. Txartelak Inkernu tabernan daude salgai 30 euroan, eta, izena-emateko aukera dago Egokienan.
Lehen lerroa Oñatiko taldearen kontzertua izango da Inkernun.
'Tres adioses' filma (Italia, 2025). Zuzendaria: Isabel Coixet. Iraupena: 120 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur, jatorrizko bertsio originalean.
Gertaera beraren inguruko hiru ekitalditan banatutako filma da Father, mother, sister, brother (Estatu Batuak, 2025, 110 min.): familia bateko kideak berriz elkartzea. Sarrera: 5 euro.
Aretxabaletako Nhil eta Atarrabiako Naxker taldeen kontzertua. Sarrerak bertan, zortzi eurotan.
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Elgetako Herri Hezitzailea ekimenaren baitan prestatutako Herri Curriculuma herritarrek ikusteko erakusketa, zeramika gelan. Ordutegia: barikuan 18:00etatik 20:00etara, eta zapatu eta domekan 11:00etatik 20:00etara.