Tantaz tanta osatzen dugu elkartasuna, eta guk ere gure aletxoa jarri nahi dugu proiektu kolektibo honetan. Horregatik, Arizmendi Ikastolan TANTA boletoak saltzeko erronkari heldu diogu aurten ere; jada eskuratu ditzakezue gune guztietan, 5 euroren truke.
Gainera, salmentari bultzada berezia emateko, otsailaren 27an, 16:00etatik aurrera, TANTA eguna ospatuko dugu ERDU eta GURA guneetan (Basabeazpi, Olarte, Umezaintza, Uribarri, Arimazubi, Jose Arana, Santa Teresa eta Gazteluondo). 60.000 euroko saria irabazteko aukera izateaz gain, gure proiektua eta euskal kultura sustatuko dituzu.
Animatu eta zatoz zure boletoaren bila!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.