Bezeroekiko komunikazioa azkar, zuzenean eta modu profesionalean hobetzea bilatzen duen aplikazioa. Saioa, gazteleraz izango da. Izen emateko azkenengo eguna: Martxoak 11 HEMEN
William Shakespearen emazteak familia-tragedia bat gainditzeko bizitako borroka jaso du Chloé Zhao zuzendariak Hamnet filmean (Erresuma batua, 2025, 125 min.). Sarrera: 3 euro.
Haurren arteko eraso mota desberdinak (koskadak, bultzakadak, atximurkadak eta hitzen bidezko erasoak) zergatik ematen diren eta zer gertatzen den errepikakorra denean izango da berbagai. - Hizlaria: Magala espazioko pedagogikoko irakaslea- Euskaraz izango da eta sarrera doakoa (bazkide eta ez-bazkideentzat)
Idazketa tailerra Joxemari Iturralderekin, udal liburutegiak antolatuta. Ez da beharrezkoa esperientziarik izatea. Kultura etxeko bilera gelan izango da.
Geure gorputzean eta etxean burujabe liburuaren egile den Aiora Urbietak irakatsiko du nola egin xaboi birziklatua olio erabiliarekin. Izena aldez aurretik eman behar da Arkupe kultur etxean 5 euro ordainduta; azken eguna hilaren 12a da.
Gatza Trail aurkezpena martxoak 16, 18:30
'Marty supreme' filma (AEB, 2025). Zuzendaria: Joshua Safdie. Iraupena: 149 minutu. Bederatzi izendapen Oscar sarietan eta aktore onenaren urrezko globoa. Gaur ikuslearen eguna da; sarrera da 4,50 euro.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea.