Ana Galarragak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
La asistenta (Estatu Batuak, 2025, 131 min.) thriller psikologikoa izango dute helduek. Sarrera: 3 euro.
HIK: Haurren Irakurketa Kluba. LH5 eta LH6ko haurrentzat zuzenduta. Peru Magdalenaren laguntzarekin.
Oñatiko Jabetze Eskolaren barruan, ikastaro honetan, eskuak eta hariak erabiliko dituzte barneko korapiloekin konektatu eta poliki-poliki horiek askatzeko. Oihana Merino da gidaria.
Gaurko saioan landuko duten liburua da: 'AHT. Arrisku handiko trena'. Egilea: Nerea Loiola. Argitaletxea: Erein. Saioaren dinamizatzailea: Peru Magdalena.
Eskoriatzako bizilagun talde bateak grebaren gaineko informazioa emateko antolatutako hitzaldia.
Mundukideko kide Beñat Arzadunek egingo du berba Mundua ulertu, aldatu ahal izateko zikloaren baitan.
'Los pecadores' filma (AEB, 2025). Zuzendaria: Ryan Coogler. Iraupena: 137 minutu. Gaur ikuslearen eguna da; sarrera da 4,50 euro
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea.
Martxoaren 8aren bueltan, Bergarako emakume artistek Loraldia erakusketa jarriko dute ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.