Basalgoko proiektu eolikoaren aurkako martxa egingo dute Bergaran, Elgetan eta inguruko herrietan. Eibarko Mendiak Bizirik taldeak antolatu du, Bergara, Elgeta, Soraluze eta Elgoibarko kolektiboekin batera. Parte-hartzaileak 11:00etan elkartuko dira, Topinburun, eta hainbat abiapuntutatik irtengo dira: Elgetako plazatik 09:30ean, Eibarko Urkizu 09:30ean eta Soraluzeko Plaza Berritik 09:00etan.
Bere sasoian kinto izan ez ziren emakumeek antolatutako ospakizuna. 10:00 Herriko Plaza apaindu. 11:00 Hamaiketakoa. 12:30 Triki-poteoa. 15:00 Bazkaria. 19:00 Dantza Herriko Plazan.
Jabetze Eskolako ikastaro honetan, emakumeen gorputzaren gaineko ezagutza eta autozaintza landuko dituzte. Irakaslea: Itziar Perez Alkorta. Gaztelekuko sotoan.
Kontatzeko makinak: zinemaren aitzindariak saioa egingo dute, Arragua taldearekin. Aurrez eman behar da izena. LHko lehenengo mailatik laugarren mailara artekoendako, heldu batekin.
Ibilgailuen erakusketa (11:00), lasterketa Egoarbitzara (11:30), sari banaketa (12:30), talde argazkia (13:30) bazkaria antzokian (14:30) eta kontzertuak (21:30) Estutu, Laino beltzak eta Galazota taldeekin. Sarrerak salgai Elgetako Lola jatetxean eta Bergarako Arranon. Prezioak: bazkaria+kontzertuak 25 euro eta kontzertuak bakarrik 10 euro. Salgai Elgetako Lola jatetxean eta Bergarako Arrano tabernan.
3-12 urte artekoendako, Txatxilipurdiren eskutik.
Euskal dantzen ikuskizuna, Moises Aspiazu dantza taldearekin. Antolatzailea: Korrika batzordea. Eguraldi txarrarekin Udal Pilotalekuan.
Martxoaren 8aren harira, Sorginak Emakume Elkartekoek bazkaria egingo dute Gure Ametsa jatetxean.
Gipuzkoa mailako finala. 134 bikote nor baino nor, horietatik bost antzuolarrak.
Gazte Asanbladak antolatu du eta herritar guztiei zuzenduta dago.
Bide zifratuak: wolframaren bidaia. Prezioa: kontsultatu. Publiko orokorra. Hizkuntza: erreserba egiten duen lehenengo pertsonak hizkuntza aukeratzen du. Izena ematea beharrezkoa da. Epea martxoaren 1ean bukatuko da. Plaza mugatuak
Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua (Belgika, 2025, 88 min.) animaziozko filma izango dute neska-mutikoek, euskaraz. Sarrera: 3 euro.
'Ninja laukiduna. Sorrera' animaziozko filma. (Danimarka, 2025). Zuzendariak: Thorbjørn Christoffersen, Anders Matthesen. Iraupena: 84 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
La asistenta (Estatu Batuak, 2025, 131 min.) thriller psikologikoa izango dute helduek. Sarrera: 5 euro.
Xanti Agirrezabala, Erika Olaizola, Ainhoa Aierbe eta Mikel Laskurain aktoreekin. Sarrerak, hamar euro. Korrika Kulturalaren baitan.
'Los pecadores' filma (AEB, 2025). Zuzendaria: Ryan Coogler. Iraupena: 137 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi saio: 19:30ean eta 22:00etan.
Putas amak Egia auzoan bizi diren hiru emakume (ama) dira. 2021ean sortu zuten musika taldea, eta geroztik hainbat proiektutan aritu dira. Orain, pauso berri bat eman, eta estudioan grabatu ondoren, Ez goaz inora EPa aurkeztu dute. Sarrerak zortzi eurotan salgai, www.seminarixoa.eus atarian.
Uxue Alberdik kaleratu berri duen liburuan oinarrituta. Uxue Alberdik, Amorantek, Miren Amurizak eta Alaia Martinek parte hartuko dute. Antolatzailea: Txuringo elkartea.
Pinpilipussies eta Frustration taldeak. Sarrera: 1o euro aurrez, 12 euro takillan.
Martxoaren 8aren bueltan, Bergarako emakume artistek Loraldia erakusketa jarriko dute ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.