Basalgoko proiektu eolikoaren aurkako martxa egingo dute Bergaran, Elgetan eta inguruko herrietan. Eibarko Mendiak Bizirik taldeak antolatu du, Bergara, Elgeta, Soraluze eta Elgoibarko kolektiboekin batera. Parte-hartzaileak 11:00etan elkartuko dira, Topinburun, eta hainbat abiapuntutatik irtengo dira: Elgetako plazatik 09:30ean, Eibarko Urkizu 09:30ean eta Soraluzeko Plaza Berritik 09:00etan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.