Eskualdeko zazpi Lanbide Heziketako ikastetxeek euren eskaintza aurkeztuko dute martxoaren 25ean –08:30-14:30 eta 16:00-18:30– eta 26an –08:30-14:30– Goiaz! 2026 azokan. Debagoieneko Mankomunitateak martxanduen Energia bulegoa ere han izango da asteazken arratsaldean, herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak ezagutarazi eta energia arloko orientazioa eskaintzeko.
Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Danborrada berreskuratuko dute aurtengo San Martin jaietako astelehenean eta hori martxan jartzeko bigarren bilera izango da.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Martxoaren 25ean bigarren denboraldiko bosgarren eta seigarren atalak grabatuko dituzte. Beste bi grabaketa egunak apirilaren 8a eta 22a izango dira. Publiko moduan ikusteko aukera dago, aurrez hemen izena emanda.
Federico Garcia Lorcaren Poeta en New York liburuaren gaineko saioa, Amparo Monterok gidatuta.
Beheko Errota Musika Eskolaren udaberriko kontzertuan honakoek hartuko dute parte: Piano bakarlaria, txistua, haize taldea, gitarra klasikoa, konboa...
Literatur solasaldia: Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat.
Euskarazko film laburren emanaldia. 80 minutuko film-labur sorta: - Olentzerori eskatu nion (Amaia San Sebastian Larzabal)- Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz)- Fishy (June Asua Olabarria)- A-Maniki (Elixabet Nuñez)- Geratzen den hori (Aitor Gametxo Zabala)- Orain zer? (Ainhoa Urgoitia)- Hortzikara (Ane Cuesta)
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak antolatuta, topaketa mediko-gastronomikoa egingo dute gaur Oñatin koloneko minbizia prebenitzeko.
Lanbide Heziketa aukeratzeko arrazoiak, nola dagoen antolatuta, eskaintzen dituen abantailak eta berrikuntzak azalduko dituzte lehenengo. Eta ondoren, guraso eta ikasleen esperientziak ezagutu eta zalantzak argitu ahal izango dira.
Jesus Mari Lazkano egilea egongo da ekitaldian. Sarrera: hiru euro.
Gatazka armatuak ugaritzen ari diren eta bake-akordioak gero eta urriagoak diren testuinguru globalean, erakusketak hausnarketa kritikoa proposatzen du, zuzenbideak erresistentzia nola egituratzen duen eta gizarte bidezkoagoak eraikitzeko aukerak nola baldintzatzen dituen aztertuz. Antolatzaileak: LSNE eta Gipuzkoako Artxiboa, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Oñatiko Udalaren eta beste erakunde laguntzaile batzuen partaidetzarekin.
Apirilaren 18tik maiatzaren 16ra egingo da hika ikastaroa Oñatin. Hiru goiz –apirilak 18, apirilak 25, maiatzak 16– eta bi arratsalde –apirilak 30, maiatzak 8–. Irakaslea: Beatriz Igartua. Doan. Formularioa beteta eman behar da izena.
Iñaki Jauregialtzo zeramikagile oñatiarraren erakusketa izango da, Sastiñan. Bertsolari ezagunen zeramikazko irudiak egongo dira ikusgai egun hauetan: martxoaren 13, 14, 15, 19, 21, 22, 28 eta 29an. Ordutegia egubakoitzetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatuetan eta domekatan 12:00etatik 14:00etara.
Jorge Romero Manceboren Haizearen kolorea, Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Artista liburuen gainerako erakusketa liburutegian. Egindako tailerretan egindako lanak zein herritarrek etxetik eramandakoak ipiniko dituzte ikusgai. Erakusketan parte-hartzen dutenen artean bi sari zozketatuko ditu liburutegiak.