Telebista-plato izango da Espaloia kafe antzokia hiru egunez; 'Linbo' saioa grabatuko dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko martxoaren 18a

'Linbo' saioaren grabaketa bat, aurreko denboraldian. (Linbo)

Martxoaren 25ean bigarren denboraldiko bosgarren eta seigarren atalak grabatuko dituzte. Beste bi grabaketa egunak apirilaren 8a eta 22a izango dira. Publiko moduan ikusteko aukera dago, aurrez hemen izena emanda.

Martxoaren 25ean eta apirilaren 8an eta 22an Linbo saioaren sei atal grabatuko dituzte antzokian. Umorezko elkarrizketa saioa da, Aitziber Gradosek aurkezten du eta Hiru Damatxok ekoizten du, EITBrendako. Gidoilarien artean da Asier Kortabarria bergararra. "Telebistako plato bihurtuko dugu Espaloia. 20-30 bat laguneko lantaldea gara, eta grabaketak izango dira 17:30ean eta 19:30ean. Primeran plataforman emitituko dira saioak", azaldu du.

Publikoarekin egiten dira Linbo saioak. "Nahi duen orok du etortzeko aukera. Doakoa da. Saioak grabatzeaz gain, helburua da ikuskizun bat eskaintzea. Orain arte, adin guztietako publikoa etorri da". 

Lehen grabaketak

Martxoaren 25ean bigarren denboraldiko bosgarren eta seigarren atalak grabatuko dituzte. Gonbidatuen artean izango dira Bengo musikaria, Edurne Azkarate eta Intza Alkain aktoreak, Iban Garcia eduki-sortzailea, Oihana Fernandez de Barrena aizkolaria... "Euskaldunok badugu umorea eta badugu umorerako joera. Nahi duguna da etortzen den publikoak ondo pasatzea, harritzea eta ezusteko bat edo beste hartzea". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak