Gomiztegi baserrira bisita, artzain-txakur erakustaldia eta gazta dastatzea. Izena emateko: 943-78 28 94 edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus.
Basilikaren altxorrak ezagutzeko: 10:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz. Izena emateko: 943-71 89 11 edo infoturismo@debagoiena.eus.
Txokolatearen gaineko bideoa ikusteko aukera: 12:00etan eta 17:00etan. Izena emateko: 605 76 35 95.
San Migel parrokia eta erdigunea ezagutzeko aukera. Izena emateko: 943-78 34 53.
Anodino Teatroa konpainiaren Mamuak ezagutzera joan zen umea familientzako antzezlana egingo du. Korrika Kulturalaren baitan antolatuta. Sarrera: 4 euro.
Iñaki Jauregialtzo zeramikagile oñatiarraren erakusketa izango da, Sastiñan. Bertsolari ezagunen zeramikazko irudiak egongo dira ikusgai egun hauetan: martxoaren 13, 14, 15, 19, 21, 22, 28 eta 29an. Ordutegia egubakoitzetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatuetan eta domekatan 12:00etatik 14:00etara.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.