16 urtetik gorako emakumeendako saioak izango dira, eta Bergaran bizi direnek lehentasuna edukiko dute plazak betetzeko orduan. Izena otsailaren 26a baino lehen eman behar da. Izen-ematea: Agorrosinen edo galdetegia beteta.
Jabetze Eskolako ikastaro honetan, emakumeen gorputzaren gaineko ezagutza eta autozaintza landuko dituzte. Irakaslea: Itziar Perez Alkorta. Gaztelekuko sotoan.
Jaiki elkarteak antolatu du bi ordutako dantzaldi librea Oskar Estangarekin, hitzik, zapatarik eta substantziarik gabe. Aldez aurretik eman behar da izena: 686 17 87 19.
Calahorrako Erribera taldearen aurkezpena. Euskarak Errioxan izan duten pisua aztertzen duen elkartea da.
M-8aren egitarauaren baitan antolatu du Itaiak Emakume auzia gaur egun solasaldia.
3-12 urte artekoendako, Txatxilipurdiren eskutik.
Hainbat kulturetako janariak, bitxiak, ohiturak batuko dira Aniztasun jaian.
MarMar anhzerki taldearen "Arrainak Bihotzean" antzezlana. Antolatzailea: Gurelohe (Urgain Errekalde Herri Eskolako Guraso Elkartea). Sarrera: 6 euro aurretik, 6,50 euro leihatilan. Txokolateixan eros daitezke otsailaren 2tik aurrera.
'Como cabras' filma (AEB, 2026). Zuzendariak: Tyree Dillihay eta Adam Rosette. Sarrera da 4,50 euro.
Spasmo Teatroren lana, umeendako. Antzerki-dokumental formatuan bizilagun ornogabe txikiak ezagutzeko aukera. Sarrerak, bost euro.
Superheroi izan nahi duen 10 urteko mutikoaren istorioa dakar Super Charlie filmak (Suedia, 2024, 82 min.). Sarrera: 3 euro.
Sinopsia: "Ausarta zara, Malda! esaten didate gurasoek. Nik uste hori esaten didatela ausarta naizela sinistu dezadan. Baina ni ez naiz ausarta, gauza askori diot beldurra. Adibidez, mamuei. Ez. Ez ditut inoiz ikusi baina badakit hor daudela. Gaur, armairu barruan ezkutatzen diren mamu horiek ezagutzera joango naiz eta beldurra eragiteari uzteko esango diet. Bai. Hori egingo dut". Sarrera: 4 euro.
Kantua, jatekoa eta artisau garagardoa izango da. Ondoren, Danel Sarasuaren kontzertua.
Oñatiko Ikusi Makusi taldearen eskutik.Hizkuntza: elebitanSarrera: 5 euro (leihatilan eta kiroldegian).
Antzuolako Kale edo Bale taldeak Oñatiko bi talde izango ditu aurkari: Mikaela Mentu eta Tutelatraku. Bertso saioa Aretxabaletan izango da.
'Tres adioses' filma (Italia, 2025). Zuzendaria: Isabel Coixet. Iraupena: 120 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Gertaera beraren inguruko hiru ekitalditan banatutako filma da Father, mother, sister, brother (Estatu Batuak, 2025, 110 min.): familia bateko kideak berriz elkartzea. Sarrera: 5 euro.
Celia Carrera, Fonte, AN2AN, BRGS eta Carrik musikariekin. Sarrerak, bost euro. Emanaldiaren aurretik (18:00-21:00) bigarren eskuko azoka egongo da.
Elgetako Herri Hezitzailea ekimenaren baitan prestatutako Herri Curriculuma herritarrek ikusteko erakusketa, zeramika gelan. Ordutegia: barikuan 18:00etatik 20:00etara, eta zapatu eta domekan 11:00etatik 20:00etara.