Hizlariak: Leyao Rovira, Amaia Jackson eta Ayaan Irsi Ali. Antolatzailea: Ndank Ndank.
Urtarrilaren 31n ospatuko dute Santa Ageda eguna herrian. 10:00etan elkartuko dira plazan kantuan aritzeko eta ondoren, bazkaria egingo dute 14:00etan Iturrieta Sagardotegian. Plazak beteta daude.
Gure platera gure aukera-ko ordezkarien hitzartzea. Mahai-ingurua: Aitor Bilbao abokatua, Eba Colomino, Urduñako eskola esperientzia, eta Nerea Martiarena eta Marta Barba, Araitz-Beteluko Araxes eskolaren esperientzia. Izena eman behar da.
3-12 urte artekoendako, Txatxilipurdiren eskutik.
Zapatuko egitaraua: 14:30ean, auzo-bazkaria eta, amaiera, Azken urteetako argazki bilduma. 17:00etan, Lopene ganadutegiaren eskutik, poniekin jolasaldia. 18:30ean, txokolate-jana haur eta gazteendako. 21:00etan, kontzertuak: Laino Beltzak eta Inguma.
Markeliñeren lana, umeendako. Bere lanaren errutinan harrapatuta, jolasteko plazera ahaztu duen aita lanpetu baten istorioa kontatzen duen lana. Sarrerak, bost euro.
'Ochiren legenda' filma (AEB). Zuzendaria: Isaiah Saxon. Iraupena: 95 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
Asobal ligako partidua, Aloña Mendiko eskubaloi sailaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien artean.
Joxe Mendizabalekin, adin guztietarako Pasodoble, rantxera eta kantu dantzagarrien errepertorio zabalarekin.
Antton Telleriak bigarren komedia ikuskizuna aurkeztuko du: Ninini. 19:00etako emanaldirako sarrerak agortuta 21:00etarako beste emanaldi bat antolatu dute. Sarrera: 6 euro.
'La asistenta' filma (AEB, 2025). Zuzendaria: Paul Feig. Iraupena: 131 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30an eta 22:00etan.
Lukiek eta Burutik taldeak Verduri Hallen. Sarrera: 12 euro aurrez, 15 euro takilan.
Eskoriatzako gaztelekuak antolatuta, Valdezcarayra irteera egingo da. Izen-ematea gaztelekuan egin beharko da urtarrilaren 18 aurretik.
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Koko-batzearen gaineko erakusketa zeramika gelan urtarrilaren 16tik otsailaren 7ra. Bertan eman behar dute izena aurtengo koko-batzean parte hartu nahi dutenek.
Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.