San Sebastian kofradiako nobleen ekitaldia eta eskolako danborradaren bi emanaldi izango dira aurten San Sebastian egunarekin. 11:45 eskolako danborradaren saioa elizpean. 12:00 meza eta nobleen ekitaldia sakristian. 15:30 eskolako danborradaren saioa eskolan.
Martitzenean, odola emateko aukera egongo da Aramaion kultura etxe ondoan aparkatuko den autobusean.
Elisa Sala Mozos ikertzaile eta gizarte aholkulariak egingo du berba, bakardadea landu eta Debagoieneko Mankomunitateko udalerrien arteko sarea sortu gura duen Ehuntzen proiektuaren baitan.
'Muñagorri, el Conde y las Condesas: Paz y Fueros (1745-1842)' liburuaren aurkezpena, Oñatiko Nabarralde taldeko kideek antolatutako Izangogogara 2026 jardunaldien barruan. Egilea: Eugenio Ibarzabal.
Korrika prestatzeko lehen batzordea. Udaletxeko areto nagusian izango da, 18:30ean.
Liburutegiak antolatutako Hitzez Pitz irakurketa taldearen saio berria.
Kantsatzeke mendi taldeak federatzeko eta bazkide egiteko aukera emango du. Ordezkariak kultura etxeko 2. solairuan, izango dira urtarrileko martitzenetan –13, 20, 27–, 19:00etatik 20:00etara. Etxetik egiteko aukera ere izango da formulario hau beteta.
Txillarreko sukaldaria dokumentala proiektatuko dute. Dokumentalaren emanaldiaren ondoren, solasaldia egingo da, ikus-entzuleek ikusitakoa partekatu, galderak egin eta hausnarketa kolektiborako aukera izan dezaten. Sarrera doakoa da.
Martxoaren 1ean Donostian egingo den Lilatoira joan-etorria egiteko autobusa antolatuko du Amantalak talde feministak. Janela tabernan dago izena emateko aukera. Azken eguna: urtarrilak 20. Autobusaren ordutegia eta prezioa aurrerago zehaztuko dira.
Tomas Besa eskoriatzarraren lanak urtarrilaren 30era arte egongo dira ikusgai, Bibliotekan. Kolore bizien bitartez, eguneroko eszenak irudikatzen ditu:
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Koko-batzearen gaineko erakusketa zeramika gelan urtarrilaren 16tik otsailaren 7ra. Bertan eman behar dute izena aurtengo koko-batzean parte hartu nahi dutenek.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako KZgunearekin elkarlanean antolatuta 6 orduko ikastaroa. Urtarrilaren 16an, 19an eta 20an, 18:00etatik 20:00etara. Gaia: Whatsapp, bat bateko mezularitza zure smartphonean. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 eta xalbadorpe@gmail.com.
Bergarako Buztinzale Elkartea euren lanak jarriko ditu ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.
'Habitat: Euskaldunon historia mapen bitartez' erakusketa, Euskal Herriak bizi izan duen bilakaera politiko-instituzionala erakusten duen erakusketa. Oñatiko Nabarralde taldeko kideek antolatuta.