Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta artista liburuak egiteko sormen-tailerrak liburutegian. Izena eman behar da aurrez liburutegian. 16:30ean HH2, HH3, HH4 eta HH5-eko umeendako, heldu baten laguntzarekin. 18:00etan, LH1, LH2 eta LH3-koumeendako, heldu baten laguntzarekin.
Oñatiko Jabetze Eskolaren barruan, ikastaro honetan, eskuak eta hariak erabiliko dituzte barneko korapiloekin konektatu eta poliki-poliki horiek askatzeko. Oihana Merino da gidaria.
Geure gorputzean eta etxean burujabe liburuaren egile den Aiora Urbietak irakatsiko du arropa garbitzeko hainbat produktu ekologiko nola egin. Izena aldez aurretik eman behar da Arkupe kultur etxean 5 euro ordainduta; azken eguna, hilaren 12a.
Erei elkarteak antolatutako solasaldia. Hizlaria, Alejandra Buitrago. Lagun Leku elkartean.
Mundukideko kide Beñat Arzadunek egingo du berba Mundua ulertu, aldatu ahal izateko zikloaren baitan.
'Torrente presidente' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Santiago Segura. Iraupena: 103 minutu. Gaur ikuslearen eguna da; sarrera da 4,50 euro.
Gatazka armatuak ugaritzen ari diren eta bake-akordioak gero eta urriagoak diren testuinguru globalean, erakusketak hausnarketa kritikoa proposatzen du, zuzenbideak erresistentzia nola egituratzen duen eta gizarte bidezkoagoak eraikitzeko aukerak nola baldintzatzen dituen aztertuz. Antolatzaileak: LSNE eta Gipuzkoako Artxiboa, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Oñatiko Udalaren eta beste erakunde laguntzaile batzuen partaidetzarekin.
Apirilaren 18tik maiatzaren 16ra egingo da hika ikastaroa Oñatin. Hiru goiz –apirilak 18, apirilak 25, maiatzak 16– eta bi arratsalde –apirilak 30, maiatzak 8–. Irakaslea: Beatriz Igartua. Doan. Formularioa beteta eman behar da izena.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea.
Iñaki Jauregialtzo zeramikagile oñatiarraren erakusketa izango da, Sastiñan. Bertsolari ezagunen zeramikazko irudiak egongo dira ikusgai egun hauetan: martxoaren 13, 14, 15, 19, 21, 22, 28 eta 29an. Ordutegia egubakoitzetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatuetan eta domekatan 12:00etatik 14:00etara.
Jorge Romero Manceboren Haizearen kolorea, Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Artista liburuen gainerako erakusketa liburutegian. Egindako tailerretan egindako lanak zein herritarrek etxetik eramandakoak ipiniko dituzte ikusgai. Erakusketan parte-hartzen dutenen artean bi sari zozketatuko ditu liburutegiak.