Umoreaz eta antzerkiaz hitz egingo dute, literaturaren barruan landu ohi ez diren bi gai txikitzat jotzen baitira. Carlos Arniches 98ko belaunaldikoa da, eta umorea bere dramaturgiaren funtsezko elementu bihurtzen duen lehen antzerkigile espainiar modernoa da. Gainera, aurten 160 urte betetzen dira jaio zenetik, eta beti da une egokia hura gogoratzeko. Solasaldi umoretsua izango da. Hizlaria: Jose Domingo. Antolatzailea: Goienagusi.
Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Linbo saioa grabatuko dute antzokian. Umorezko elkarrizketa saioa da, Aitziber Gradosek aurkezten du. Grabaketak 17:30ean eta 19:15ean izango dira. Publiko joan nahi duenak hemen eman behar du izena.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Jabetze Eskolak antolatuta yoga hastapen ikastaroa egingo dute apirileko hiru eguaztenetan, Irati Etxebarrieta eskoriatzarrak gidatuta –euskaraz–.
Hizlaria: Idoia Arrieta.
Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua jorratuko dute. Antolatzailea: Jardun.
'Guztia urruntzen da' liburuan oinarritutako irakurketa performatikoa. Hasier Larretxea idazleak haurtzaroko bizipenak hartu ditu inspirazio iturrinagusitzat, eta haiei distantziatik begiratuz ondu ditu testuak.
Hermansoloña elkartearen urteko ohiko batzar nagusia. Gai zerrenda hau hau izango da: 1.- Azken batzar nagusiko akta irakurtzea eta onartzea.2.- 2025 urteko jardueren txostena.3.- 2026 urterako ekintza planak.4.- Oroitzapenak5.- 2025 urteko txosten ekonomikoa.6.- Batzordearen berriztapena7.- Norberak lekarkeena.
Dolmenen Ibilbidean egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako hainbat elementu jarriko dituzte ikusgai lehendabiziko aldiz Bergaran. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.